EUSKAL PILOTA
Promozioko Buruz Buruko finalaurdenak jokatu dira asteburuan
Argazkiak: aspepelota.eus
Astebukaera honetan jokatu dira Promozioko Buruz Buruko Txapelketako finalaurdenak, Irunen, Bilbon eta Eibarren
Zortzi pilotarik hartuko dute parte aurtengo txapelketan: Zabala, Salaberria, Elordi –iazko azpitxapelduna– eta Egiguren V.a Asperen aldetik eta Arteaga, Erasun, Aranguren eta Urretabizkaia II.a Baikoren aldetik. Enpresa bakoitzetik launa pilotari, beraz.
Promozio mailako irabazleak hiru partida baino ez ditu irabazi beharko bigarren mailako txapela janzteko –lau lirateke Erasunen kasuan, txapelketan aritzeko Larrazabal kanporatu behar izan baitzuen ostiralean Ataunen–. Hiru astetako lehiaketa izango da, lehiakideak zuzenean final laurdenetan sartzen dira, eta, lehen mailakoan bezala, ez da inolako atzerapenik onartuko, ezta finalean ere.
Esan bezala, finalaurdenetako lehiak asteburu honetan lehiatu ziren, ostiralean Eibarren bi partida jokatu zirelarik: Arteaga II vs Zabala eta Erasun vs Salaberria.
Batetik, ker Salaberria goizuetarrak Jon Erasun zizurkildarrari 22-18 irabazi zion, 319 pilotakadako partida gogorrean. 4-12ko markagailuarekin heldu ziren lehen atsedenaldira, Salaberria aurretik zela. Ondoren, lau tantotara gerturatu zen zizurkildarra (8-12) eta 18nako berdinketa ere eman zen. Une erabakigarrian aldiz, Salaberria hobetu aritu zen eta berarentzat izan zen azkenean garaipena: 18 eta 22.
Bestetik, Arteaga II.ak erraz irabazi zion Zabalari, partiduaren amaieran 22-7koa jaso zuelarik markagailuak. Axier Arteaga lasartearra Lehendabiziko mailan aritutako aurrelaria da eta buruz buru txapeldun izandakoa, eta alde hori kantxan nabaritu zen.
Orain, bi partidu hauen irabazleek jokatuko dute finalerdia datorren ostiralean, gaueko 22:00etan, Bergaran, ETB1ek zuzenean emango duelarik.
Larunbatean berriz, Elordi eta Aranguren aritu ziren nor baino nor gehiago hirugarren finalaurdenean. Garaipen erosoa eskuratu zuen Elordik, aurkariari 22-6 irabazita eta beraz finalerdietarako sailkatu zen, non Egigurenen aurka neurtuko dituen indarrak.
Azkenik, Eibarren jokatu zen igandean azkeneko finalaurdena. Beñat Urretabizkaiak 17-22 galdu zuen Egiguren V.aren aurka, Astelenan jokatutako partidan. Egiguren V.arentzat lehenengo partida izan zen modalitatean, eta buruz burukoarentzat dohainak dituela erakutsi zuen. Hasiera berdindu batean ostean, Egiguren V.ak alde handia atera zuen, 4-14 jarriz markagailuan, eta bukaeran Urretabizkaia II.ak bere jokoa egiten gehiago asmatu bazuen ere, alde handiegia izan zen markagailuari buelta emateko.
Promozioko Buruz Buruko Txapelketako finalaurdenen emaitzak:
Irun 13/11/2020
Arteaga II 22-Zabala 7
Erasun 18-Salaberria 22
Bilbo 14/11/2020
Elordi 22-Aranguren 6
Eibar 15/11/2020
Urretabizkaia II 17- Egiguren V 22
Malerrekako pilota erronkako ligaxka amaitu da
Mendaur eta Ekaitza izango dira aurrez aurre datorren igandeko finalean
Ansak eta Barrenetxeak partida ikusgarria irabazi dute
40-38 irabazi zieten Urriza eta Azpirozi mailako ikaragarriko partida batean
Sagardoaren Txapelketako hirugarren jardunaldia jokatu da
Oialume Zarrek eta Setienek finalerdietan sartzeko pauso garrantzitsua eman dute