“Diru publikoa, zertarako?”


JON TORNER ZABALA

Kazetaria
argia.eus


JON TORNER ZABALA • 2019.10.10 argia.eus
→ Argazkia: argia.eus

Euskal txirrindularitzaren egoerari tiraka: Diru publikoa, zertarako?

Bero-bero dago panorama euskal txirrindularitza profesional gizonezkoetan. Irailaren 30ean, Euskadi-Murias talde kontinental profesionalak iragarri zuen datorren denboraldian ez duela jarraituko. Urriaren 7an, EAEko lehendakari Iñigo Urkulluk azaldu zuen 2023ko Frantziako Tourra Bilbon hasteko eta 2. etapa Ipar Euskal Herrian amaitzeko lanean ari direla. Eta, urriaren 8an, Euskadi Fundazioak jakinarazi du kontinental mailatik kontinental profesional mailara igoko dela datorren urtean, Orbea-Fundazioa izenarekin.

Muriasek bere ibilbidea etengo duela iragarri zuenean, izen eta izatean “Euskadi” daramaten bi proiekturi ekonomikoki (babes publiko edo/eta pribatuari dagokionez) eusterik ez dagoela agerian geratu zela esaten ari ginen. Baina, hara non, badagoela dirua eta borondatea Frantziako Tourra ekartzeko (lehenago ere azaldua zuten nahi hori). Noiz eta desagertu direnean ez soilik txirrindulari talde profesional bat (edo bi, Euskaltel gehitzen badugu), baita Emakumeen Bira edota Urkiolako Igoera ere, lasterketa txikiago batzuk larri dabiltzan bitartean, Arritxu Iribar kazetariak gogorarazi duen moduan.

Makroekitaldien benetako inpaktua

Tourra aipatuta, eta parentesi moduan, Daam Van Reeth ekonomia irakaslearen analisi interesgarria ekarri du Eneko Garate Libros de Ruta argitaletxeko editoreak hizpidera, Frantziako Tourraren lehen etapa antolatzeak hiri bati dakarzkion gastu eta irabazi errealez, Bruselaren kasua abiapuntu. Gertakizun arrakastasua izan dela nabarmendu arren, Van Reeth-ek bi ohar egiten ditu Standaard egunkariak plazaratutako artikulu baten harira:

1. Bruselan egindako gastua 32,7 milioikoa izan da orotara. Baina, zenbatekoa izango litzateke Tourra hartu ez balu? Ikerketa batek dio %7,5 bisitari gehiago jaso zuela hiriak (datu hori zuzena da). Demagun ziklismo-zaleek gainerako turistek baino gehiago gastatu zutela, 3 eta 5 milioi euro artean orotara. Gastuaren %10-15 litzateke hori.

2. Artikuluak dio Frantzian egunean 3,7 milioi lagunek jarraitu zutela Tourra telebistaz. Baina, kopuru hori Tour osoaren batez-bestekoa da. Lehen etapetan kopurua askoz ere baxuagoa da: 2,6 milioi ikusle egunean (%30 gutxiago).

Erakundeek diruz lagundu behar al dute kirol profesionala?

Iribarren txioari tiraka, hauxe idatzi du Haritz Iturbek: “Harrobia lantzen duten taldeak eta lasterketak dira oinarria. Hori da benetan zaindu eta babestu behar dena. Baina hemen egiten ari direna juxtu kontrakoa da. Diru publikoa oinarrizko gauzetan inbertitu beharrean haundikerietan gastatzen dute”.

Eta beste hau Inaxio Esnaolak, Joseba Iturria eta Eneko Garateren arteko eztabaidaren erdian: “Erakundeek diruz lagundu behar dute kirol profesionala? Ondo iruditzen zaigu aldundiek Gipuzkoa Basketi eta Bilbao Basketi emandako laguntza publikoa? Bera Bera eskubaloi taldeari? Eta batez ere, futbol taldeei?”.

@Txirrindacash: “Diru publikoa formakuntza lanerako mugatuko nuke nik”.

Joseba Iturria: “Eusko Jaurlaritzak urtean 7,9 milioi eurorekin eutsi behar al dio Orkestra Sinfonikoari, babesle pribaturik gabe? Berriro diot: ia proiektu guztiek behar dute instituzioen dirua bizirauteko”.

Eneko Garate: “Eztabaida sano baterako oinarrizko informazioa gakoa da. Orkestra SA publiko bat da, aldiz Euskadi Fundazioa edo Murias entitate pribatuak”.

Eneko Garatek, beste txio-hari batean: “Niri biziki gustatuko litzaidake Frantziako Tourra Bilbon ala EHn hastea, baina plan zabalago batzuetako neurri osagarri gisa: kirol arloan harrobia lantzeko zein elitea laguntzeko plan bat edo azpiegituretan bizikletari beste bultzada bat emateko mugikortasun plan ausartago bat”.

Mikel Elorza: “Ba nik Tourra EHra ekartzeagatik pagatuko dena Euskadi-Muriasi pagatzea nahiago. Diru hori gehi hurrengo urteetan egin edo berrituko duten futbol-zelaiari (seguru izango dela baten bat) emango diotenaren zatia”.

Garate: “Ados, hortik nindoan ni ere plangintza aipatzean. Oker goaz makroekitaldi solte handi bat bada. Taldeak laguntzeaz gain, lehenago egingo nuke Bizkaian belodromo itxi duin bat, edo bizikleta erabiltzaileontzat Bilborako sarrera/irteera seguruak eraiki, adibidez”.

Oinarria sendotu

Eztabaida luzeen printzak dira jaso ditugunak, gaia kokatzeko baliagarriak. Diru publikoa: zertarako, zenbat, zergatik? Harrobia, formazioa, mugikortasuna… Lehendabizi oinarria eta gero gerokoak (elitea). Agian hori litzateke herri-ikuspegi batetik logikoena. Baina, zer logikaren pean ari da Kirola, zer logikaren pean Politika? Ikuspegi horretatik, ulertzekoa da makro-ekitaldiak antolatzeko zenbaitzuk daukaten grina. Futbol Eurokopa-eta, badakizue. Futbola dena den ezin da txirrindularitzarekin alderatu. Hark oinarri sendoa du, eta goi-maila are sendoagoa. Bi mundu desberdin izanik ere, bada loturarik (nahi bezainbeste “baina”rekin) euren artean. Bizikletaren kasuan ordea, badirudi batzuentzat oinarria gauza bat dela eta elitea beste bat oso bestelakoa, harremanik ez balute bezala. Tira, bakoitzak oinarritzat zer ulertzen duen ere…

Borondate falta aipatzen du jende askok, ziklismoaren egoeraz galdetzean. Sektoreak balizko babesle pribatuak uxatzeko duen gaitasunaz hitz egiten dute besteek, instituzio bereko sail desberdinekiko sinergiaz…

Babes publikoen auziak beharko liguke hausnartzera eraman. Ez soilik zuzeneko zein zeharkako diru-laguntzen zenbatekoez eta erabilera zehatzaz, baita, esaterako, kirol taldeei aplikatutako zor kitatzeez edota bestelako mesede fiskalez ere. Zeren eta begira Eurokopa, begira Athletic…

Erguin y Luquin se imponen en Azpeitian

Erguin y Luquin se imponen en Azpeitian

LASTERKETAK/MENDI DUATLOIA  Ninguno de los dos dieron opción a la sorpresa Aunque la lluvia no dio tregua durante todo el día, 104 fueron los corredores inscritos en la sexta prueba del circuito de duatlón de montaña de Euskal Herria celebrado en Azpeitia. Los...

Unai Yus se hizo con la primera victoria de la temporada en Gallarta

Unai Yus se hizo con la primera victoria de la temporada en Gallarta

LASTERKETAK/MENDI DUATLOIA   Amaia Luquin no tuvo rival y se hizo de nuevo con la victoria en categoría femenina Más de 70 corredores se dieron cita en la quinta prueba del circuito de duatlón de montaña de Euskal Herria celebrado en Gallarta (Bizkaia). Los...

Urizar eta Luquin nagusi Zubietan

Urizar eta Luquin nagusi Zubietan

LASTERKETAK/MENDI-DUATOLIA Larunbat arratsaldean Zubietan jokatu zen Mendi Duatloi Zirkuituko bigarren frogan 160 duatloilari inguruk parte hartu zuten. Lehengo urtean EH-ko Txapelketa jokatu zen zirkuituaren antzekoa prestatu zuen antolakuntzak, nahiz eta aurtengoan...