«Espainiako koloreek ez naute ordezkatzen; horregatik esan diot ezetz selekzioari»
Ez nuen ibilbidea ezagutzen. Esana zidaten oso gogorra zela eta horrelakoxea egin zitzaidan: gogor-gogorra. 1.000 metroko desnibela 2,7 kilometrotan igotzen da. Anbotokoan, esaterako, 3,8 kilometrotan igotzen da desnibel hori.
Irabazteko helburuz joan zinen?
Ni ez naiz helburu konkretuekin joaten lasterketetara, eta ibilbidea ezagutzen ez badut, are gutxiago. Ahalik eta ondoen egin gura nuen. Irteera puntuan, parte-hartzaileen erdiak ez nituen ezagutzen. Maria Zorrozaren erreferentzia nuen. Iaz bigarren egin zuen, 43 minutuko denboragaz. Baina nire atzetik irten zenez, ezin izan nuen erreferentzia moduan hartu.
Espainiako txapeldun geratuta, munduko txapelketan parte hartzeko aukera zenuen Espainiako selekzioagaz, baina uko egin zenion.
Lasterketa irabazita, banekien eskubide hori nuela. Izan ere, tontorretik Aitziber Ibarbia korrikalariagaz jaitsi nintzen eta abisatu zidan Espainiako federazioko norbait etorriko zitzaidala hori esaten. Ibarbiak orain hiru urte irabazi zuen txapelketa. Berak ezetz esan zien orduan, eta nik berdina egin dut. Espainiako koloreek ez naute ordezkatzen; horregatik esan diot ezetz selekzioari. Podiumera ere ikurrina handi bategaz igo ginen. Orain arte ikurrinagaz edo Kataluniako esteladagaz igo izan naiz podiumera, beraz ez dut uste nire erabakiak ezustean harrapatuko zuenik federazioko ordezkaria.
Asteburuan Zegama-Aizkorri lasterketan parte hartuko duzu. Zer esperantzagaz zoaz?
Gogo itzela dut lasterketarako. Iaz bero handia egin zuen. Aurten freskoago egingo duela uste dut, eta hori askoz hobea da niretzat. Postuak ez dit hainbeste ardura, baina iazko denboretan ibiltzea dut helburu [4.47.38].
Eibar 0-3 Osasuna, X. Euskal Herria Kopan
Osasuna hirugarren postuan sailkatu da X. Euskal Herria Kopa 2020 edizioan, Fanderian Eibarri 3-0 irabazita
X. Euskal Herria Kopako finala, zuzenean
Telebistan zein gure webgunean ikusi ahal izango da zuzenean X.Euskal Herria Kopako finala Reala-Athletic artean, 16:00etan hasita
Andde Sainte-Marie: Euskal kirol selekzioen ofizialtasunaz
Andde Sainte-Mariek aztergai hartu ditu euskal selekzioen ofizialtasuna lortzeko trabak eta atekatik ateratzeko bidea
0 Comments