«Espainiako koloreek ez naute ordezkatzen; horregatik esan diot ezetz selekzioari»
Ez nuen ibilbidea ezagutzen. Esana zidaten oso gogorra zela eta horrelakoxea egin zitzaidan: gogor-gogorra. 1.000 metroko desnibela 2,7 kilometrotan igotzen da. Anbotokoan, esaterako, 3,8 kilometrotan igotzen da desnibel hori.
Irabazteko helburuz joan zinen?
Ni ez naiz helburu konkretuekin joaten lasterketetara, eta ibilbidea ezagutzen ez badut, are gutxiago. Ahalik eta ondoen egin gura nuen. Irteera puntuan, parte-hartzaileen erdiak ez nituen ezagutzen. Maria Zorrozaren erreferentzia nuen. Iaz bigarren egin zuen, 43 minutuko denboragaz. Baina nire atzetik irten zenez, ezin izan nuen erreferentzia moduan hartu.
Espainiako txapeldun geratuta, munduko txapelketan parte hartzeko aukera zenuen Espainiako selekzioagaz, baina uko egin zenion.
Lasterketa irabazita, banekien eskubide hori nuela. Izan ere, tontorretik Aitziber Ibarbia korrikalariagaz jaitsi nintzen eta abisatu zidan Espainiako federazioko norbait etorriko zitzaidala hori esaten. Ibarbiak orain hiru urte irabazi zuen txapelketa. Berak ezetz esan zien orduan, eta nik berdina egin dut. Espainiako koloreek ez naute ordezkatzen; horregatik esan diot ezetz selekzioari. Podiumera ere ikurrina handi bategaz igo ginen. Orain arte ikurrinagaz edo Kataluniako esteladagaz igo izan naiz podiumera, beraz ez dut uste nire erabakiak ezustean harrapatuko zuenik federazioko ordezkaria.
Asteburuan Zegama-Aizkorri lasterketan parte hartuko duzu. Zer esperantzagaz zoaz?
Gogo itzela dut lasterketarako. Iaz bero handia egin zuen. Aurten freskoago egingo duela uste dut, eta hori askoz hobea da niretzat. Postuak ez dit hainbeste ardura, baina iazko denboretan ibiltzea dut helburu [4.47.38].
Binakako harri-jasotze txapelketako 7. saioa jokatu zen Albainan
Julen Diaz eta Jagoba Otaegi aritu ziren elkarrekin, guztira 6.529 kilo altxatuz, 57 jasoaldi eginda
Bertan behera geratu da Punta Galea Challengea
Getxoko olatu handiko surf txapelketa ez da aurten egingo, koronabirusari aurre egiteko hartu beharreko neurriengatik
Osasunak, 100 urte!
Gaur 100 urte bete dituenean… oraindik ez da argitu nork jarri zion izena Club Atletico Osasunari
0 Comments