“EFFren batzarkide guztiak animatu nahi ditugu Euskal Selekzioaren ofizilatasunaren alde egin dezaten»
EUSKAL HERRIA KIROLA
ELKARTEA
ehkirola.eus
Abenduaren 12an egingo du Euskadiko Futbol Federakundeak Euskal Selekzioaren ofizialtasunari buruzko batzarra. Durangon izango da, San Agustin Kultur Gunean, arratsaldeko 18:30etan. Dagoeneko EFFko batzarkide guztiei jakinarazi die deialdia, Federakundearen batzarra osatzen duten klub, jokalari, entrenatzaile eta epaileen estametuetako ordezkari guztiei, alegia.
Aparteko batzar horretan Euskadiko Futbol Federazioak erabaki behar du Euskal Selekzioaren ofizialtasuna nahi duen, eta horrela erabaki ezkero, eskaera luzatuko diola Espainiako Futbol Federazioari Euskal Futbol Selekzioa eratu eta nazioarteko futbol leihaketetan modu ofizialean parte hartu ahal izatea. Izan ere, Euskal Autonomia Erkidegoak baditu bere gain kirol eskumenak eta horrek bide ematen dio EFFri eskaera hori egiteko.
Euskal Herria Kirola elkarteak txalotu nahi du EFFren ekimen hau, Euskal Selekzioen nazioarteko ofizialtasuna lortzea ere helburu dugu eta. Hartara, batzarkide guztiak animatu nahi ditugu egun horretan Durangoko batzarrera joan daitezen eta Euskal Selekzioaren ofizilatasunaren alde egin dezaten federazioaren aparteko batzarrean.
Eskabide honen inguruan
Martxel Toledo: “Euskal futbol selekzioa: berragerpena, jarraipena, ala…?”
Euskaldunak badugu hizkuntza bat, badugu izaera bat, badugu nortasun bat, badugu kultura bat. Eta galdera da, zergatik ez euskal selekzio bat?
Jokin Ibarra: “Euskal selekzioak merezi du?”
Espero dezagun, itzulitakoan, aipatu medioak eta besteak egindako ezikusia nolabait konpontzea eta merezi duten arreta egitea, finean, kirol mailan K-1 modalitatea xumea izan arren, euskal selekzioaz ari garelako.
Euskal Herriko K-1 kiroleko selekzioa Rigako Munduko Txapelketara bidean
K-1 kiroleko Euskal Selekzioak parte hartuko du urriaren 4tik 7ra Rigan (Lituania) egingo den amateur mailako 2018ko Munduko Txapelketan