TXIRRINDULARITZA

Primoz Roglicek jantzi du Euskal Herriko Itzuliaren lehen elastiko horia

by | 2021/04/06

Argazkiak: Itzulia.eus

Euskal Herriko Itzuliaren 60. edizioa txirrindulari bikainekin eta errepideetan ikuslerik gabe hasi da, astelehenean Bilbo lehen etapa lehiatu zelarik. Etapa laburra baina gogorra izan zen, eta Primož Roglic (141, Jumbo-Visma) izan zen irabazlea eta sailkapen nagusiko lehen liderra beraz.

Esan bezala, Roglic esloveniarrak  irabazi zuen Itzuliko lehen etapa, Bilboko kaleetan zehar korritu den 13,9 kilometro erlojupekoa, gainontzeko faboritoei denbora irabazita.

Bere atzetik Brandon McNulty estatubatuarra (UAE-Team Emirates) helmugaratu zen, irabazlearengandik 2 segundora. Hirugarren Jonas Vingegaard (Jumbo) daniarra izan zen 18 segundora eta laugarrena Tobias Foss (Jumbo) 24ra. Tadej Pogacar (UAE) herrikidea bosgarren tokian sailkatu zen, 28 segundora, eta Adam Yatesek (Ineos) ere irabazleak baino 28 segundo gehiago behar izan zituen erlojupekoa amaitzeko.

Alex Aranburu (Astana) izan zen lehen euskal txirrindularia, 9. postuan, Pello Bilbao eta Omar Fraileren aurretik. Mikel Landak (Bahrain), esaterako, 49 segundo galdu zituen 25. postuan helmugaratuta  eta Ion Izagirrek (Astana), 2019ko Itzuliko irabazlea, 1.09ko atzerapena izan zuen, 42. postuan ailegatuta.

Mendiko maillota Tadej Pogacarrek irabazi zuen eta McNulty, etapako bigarrena, gazterik onena izan zen.

Sailkapena:

  1. Primoz Roglic (Jumbo) 17:17
  2. Brandon McNulty (UAE) 2 segundora
  3. Jonas Vingegaard (Jumbo) 18ra
  4. Tobias Foss (Jumbo) 24ra
  5. Tadej Pogacar (UAE) 28ra          
  6. Adam Yates (Ineos) d.b.
  7. Patrick Bevin (Israel) d.b.
  8. Ide Schelling (Bora) 29ra
  9. Álex Aranburu (Astana) 30ra
  10. Max. Schachmann (Bora) 31ra
  11. Pello Bilbao (Bahrain) 38ra
  12. Omar Fraile (Astana) 40ra
  13. Mikel Landa (Bahrain) 49ra

33  V. De la Parte (Total)  1:01ra

  1. Ion Izagirre (Astana) 1:09ra
  2. Oscar Rodríguez (As,) 1:16ra
  3. Urko Berrade (Kern) 1:36ra
  4. Txomin Juaristi (Eus.) 1:45ra
  5. Oier Lazkano (C. Rural) 1:48ra
  6. Mikel Aristi (Euskaltel) 2:02ra
  7. Gotzon Martin (Eusk.) 2:04ra
  8. Jonathan Lastra (C. Rural) 2:07ra
  9. Mikel Bizkarra (Euskaltel) 2:08ra
  10. Mikel Nieve (Bike Exchange) 2:09ra
  11. Jon Barrenetxea (C. Rural) 2:20ra
  12. Mikel Iturria (Euskaltel) d.b.
  13. Ander Okamika (Burgos) 2:22ra
  14. Jon Aberasturi (Caja Rural) 2:38ra
  15. Jon Agirre (Kern Pharma) 2:41ra
  16. Unai Cuadrado (Euskaltel) 2:46ra
  17. Jon Irisarri (Caja Rural) 3:02ra

Astearte honetan jokatuko da  Itzuliko bigarren etapa, Zalla eta Sestao artean (154,8 kilometro), hiru mendate igoko direlarik: hirugarren mailako San Kosme eta Bezi, eta bigarren mailako La Asturiana.

Itzuliaren Palmaresa

2019, Ion IZAGIRRE2018, Primož ROGLIC2017, VALVERDE Alejandro
2016, CONTADOR Alberto2015, RODRIGUEZ Joaquin2014, Alberto CONTADOR
2013, Nairo A. QUINTANA2012, Samuel SÁNCHEZ2011, Andreas KLÖDEN
2010, Christopher HORNER2009, Alberto CONTADOR2008, Alberto CONTADOR
2007, Juan José COBO2006, J.GOMEZ MARCHANTE2005, Danilo DI LUCA
2004, Denis MENCHOV2003, Iban MAYO2002, Aitor OSA
2001, Raimondas RUMSAS2000, Andreas KLÖDEN1999, Laurent JALABERT
1998, Iñigo CUESTA1997, Alex ZUELLE1996, Francesco CASAGRANDE
1995, Alex ZUELLE1994, Tony ROMINGER1993, Tony ROMINGER
1992, Tony ROMINGER1991, Claudio CHIAPPUCCI1990, Julián GOROSPE
1989, Stephen ROCHE1988, Eric BREUKINK1987, Sean KELLY
1986, Sean KELLY1985, Peio RUIZ CABESTANY1984, Sean KELLY
1983, Julián GOROSPE1982, José Luis LAGUIA1981, Silviano CONTINI
1980, Alberto FERNANDEZ1979, Giovanni BATTAGLIN1978, José Antonio GONZALEZ LINARES
1977, José Antonio GONZALEZ LINARES1976, Gian Battista BARONCHELLI1975, José Antonio GONZALEZ LINARES
1974, Miguel Mari LASA1973, Luis OCAÑA1972, José Antonio GONZALEZ LINARES
1971, Luis OCAÑA1970, Luis Pedro SANTAMARINA1969, Jacques ANQUETIL
1935, Gino BARTALI1930, Mariano CAÑARDO1929, Maurice DEWAELE
1928, Maurice DEWAELE1927, Victor FONTAN1926, Nicolas FRANZ
1925, August VERDYCK1924, Francis PELLISIER 

 

TXIRRINDULARITZA

Durango-Durango Emakumeen Saria

Durango-Durango Emakumeen Saria

Uztailak 26ko lasterketa honetaz aparte, egunotan emakumezkoen profesional mailako beste bi lasterketa lehiatuko dira Nafarroan