MENDIA
Pou anaiek ibilbide berria kateatu dute Peruko Andeetan
“¡VIVA PERÚ CARAJO!” (M7/ 80 °/600 m), Huamashraju (5.350 metro) hegoaldeko aurpegian irekidura berria, amaraun zuri txiki bat da, hondo baten gainean … Lerro dotorea eta ausarta, Pou anaiei heuren buruari onena ematea eskatu diena.
Iker eta Eneko Pouk ibilbide berri bat ireki dute Andeetan (Peru), haien udako aurreneko eskalada garrantzitsuan, zeina “¡Viva Perú Carajo! izenarekin bataiatu duten, Andeetako herrialdean bizitako garai onak omentzeko.
Ekialdeko Huasmahraju mendiaren (5.350 metro ) hegoaldetik burutu dute igoera lehenengoz Pou anaiek, hotz haundia pasa dutelarik bertan (betiere zero azpitik 15 gradutik behera) eta haizeteak ere bere eragina izan zuelarik.
M7, 80 gradu eta 600 m desnibeleko zailtasunak gainditu behar izan zituzten gasteiztarrek, estilo alpinoan, aske, eta etenik gabe aritu zirelarik. Ibilbideak kalitate izugarria du eta oso gutxi dago agerian, beraz ziurrenik denbora gutxian klasikoa bihurtuko da.
Esan bezala, zailtasun haundiko (M7) bidea da egindakoa: arroka gainean piolet eta kranpoiekin eskalatu beharra dagoen zati bat dauka, izotzezko eskaladan gehienezko aldapa du (80º) eta 600 metrotako luzera.
Azkenean, oinarrizko kanpalekutik kanpalekura 15 orduko etenik gabeko saiakeran eta 7 orduko eskalada burututa (aurreneko 60 minutuak elurrezko aldapa batean lokarririk gabe), Nevado Huamashraju ekialdeko 5.350 m-ko hego aurpegiaren lehen igoera lortu zuten Poutarrek.
Igoeraz aparte, jeitsieran ere aurkitu zituzten oztopoak, izan ere, ezagutzen ez zuten eremutik burutu zuten bueltako bidea baina behin lanak burututa pozarren agertu ziren Gasteizko mendizale bikainak.
Igoera hau egiten ari zirela, ekialdean, Manu Ponce eta Micher Quito lagunek, “Po Quito-Ponce” izenarekin bataiatu duten harkaitz lerro bat ireki zuten.
Euskadiko Futbol Federakundeko presidenteari
Ainhoa Tirapuk, Asier Riesgok, David Zurutuzak eta Asier Illarramendik izenpetu dute gutuna
Xabier Azkargorta: “Jokalariek ez dute kurrikulumean Euskal Selekzioan jokatu dutenik aipatzen”
Ofiziala ez den bitartean ‘kaxkar’ ikusten du Selekzioa: “Politika alorrean dago benetako partida”
Manix Mandiola: “Euskal entrenatzaile batentzat Euskal Selekzioa entrenatzea ilusio handiena da”
Euskal Selekzioaren ofizialtasuna guztion ametsa dela nabarmendu du Mandiolak