EUSKAL PILOTA
Plazandreak Torneoko bosgarren jardunaldia lehiatu da
Mikel Inuntziagaren taldeak aurreko astean jasotako hiru eta hutseko markagailu berdinarekin nagusitu zaio aurkariari
Partidu txarrak jokatu ez arren, pasa den ostegunean txapelketako lehenengo 3-0ko markagailua jaso zuten Inuntziagaren neskek, Reyes Azkoitiaren aginduetara aritzen diren diren Irantzu Etxebeste, Nora Mendizabal eta Olatz Arrizabalagaren taldearen aurkako norgehiagokan.
Bosgarren jardunaldi honetan aldiz, Inuntziagaren taldekoek markagailu berdinarekin nagusitu zaizkie Erlantz Garciak zuzenduriko pilotariei.
Aldaketa taktikoa prestatua zeukan jardunaldi honetarako Mikel Inuntziaga prestatzaileak, izan ere, orainarte Amaia Aldaik kaiolako partiduetan aritutakoa bazen ere, honakoan buruz buruko bi lehiak Iera Agirrek eta Arrate Bergarak jokatu zituzten, maila ona erakutsita eta bieta n garaipena lortuta.
Lehenengo partidan, Iera Agirre aritu zen kaiolan Naroa Agirreren kontra, eta nagusitasunez eskuratu zuen garaipena (12-2).
Orainarte bikoteka jokatutako lehietan parte hartutakoa zen Iera Agirre baina oso maila ona erakutsi du kaiolan ere eta ez dio aukerarik eman aurkariari.
Ondoren jokatu da bikoteen arteko lehia eta honetan ere erraz nagusitu dira Inuntziagaren neskak, Andrea Aldaregia-Olatz Ruiz de Larramendiren aurka, 12-5. Amaia Aldaik mina asko egin du saketik eta Olatz Ruiz de Larramendik ordea ez du bere egunik onena izan.
Jardunaldiko garaipena poltsikoan zutela, Inuntziagak Arrate Bergara jarri du kaiolako bigarren buruz burukoan, eta honek erakutsi du kontutan hartzeko pilotaria dela bakarkako lehietan ere, Andrea Aldaregiari 12-5 irabazi ziolarik.
Plazandreak Udako Torneoaren bosgarren jardunaldiko emaitzak:
Iera Agirre 12 vs Naroa Agirre 2
Amaia Aldaia-Arrate Bergara 12 vs Andrea Aldaregia-Olatz Ruiz de Larramendi 5
Arrate Bergara 12 vs Andrea Aldaregia 5
Sailkapen nagusia:
POSTUA TALDEA JOKATUTAKOAK IRABAZITAKOAK PUNTUAK
1 Reyesen Taldea 3 2 +4 (65)
2 Mikelen Taldea 3 2 +2 (48)
3 Naroaren taldea 3 1 0 (48)
4 Erlantzen Taldea 3 1 -2 (43)
PLAZANDREAK-LABORAL KUTXA UDAKO TORNEOA
Pilota mistoko modalitatean lehiatuko da txapelketa eta banaka zein binaka jokatuko dituzte partida motzak, hamabi tantora.
Hamabi pilotarik hartuko dute parte, lau taldetan banatuta, bakoitzak entrenatzaile edo arlo teknikoko arduradun bat izango duelarik. Erlantz Garciaren taldean, Andrea Aldaregia, Olatz Ruiz de Larramendi eta Naroa Agirre izango dira; Reyes Azkoitiak gidatuko du Irantzu Etxebeste, Nora Mendizabal eta Olatz Arrizabalagak osaturiko taldea; Naroa Elizaldek, Ainhoa Ruiz de Infante, Maite Ruiz de Larramendi eta Leire Garai izango ditu bere agindupean, eta azkenik, Mikel Inuntziaga, Iera Agirre, Arrate Bergara eta Amaia Aldairen aholkularia izango da.
Jaialdi bakoitzean hiru partida lehiatuko dira, lehenengoa eskuz banaka lau eta erdian, ondoren binaka, eta, bukatzeko, eskuz banakako beste neurketa bat kaiolan. Astero egingo diren ekitaldi hauetan, bi taldek neurtuko dituzte indarrak eta irabazleak hiru puntu eskuratuko ditu.
Orotara bederatzi jardunaldi jokatuko dituzte pilotariek, hasierako ligaxkan sei jaialdi eta ondoren bi finalerdiak eta finala –hirugarren posturako lehia ere izango da.
Ligaxkako sei jardunaldiak telebista plato bihurtuko den Irungo Urantzu pilotalekuan jokatuko dira, ostegunero, publikorik gabe, eta egun horretan bertan emango dute ETB1en eta Eitb.eus atarian saioa, 22:30ean hasita. Iñigo Aiestaran izango da programaren aurkezlea, Elena Azpeitiak eta Gentzane Aldaik lagunduta.
Ligaxka amaitzerakoan, finalerdien txanda izango da, abuztuaren 13an eta 20an oraindik zehaztu gabeko egoitzan, non pilotari guztiek parte hartuko duten. Ligaxkako sailkapenaren lehenak laugarrenaren aurka jokatuko du eta bigarrenak hirugarrenaren kontra, lehia bakoitzaren irabazleak abuztuaren 27an lehiatuko den finalerako txartela eskuratuko duelarik.
Abian da Galarretaren 50. urteurreneko Erremonte Txapelketa
Juanenea-Endikak eta Ansa II-Larrañagak nahiko erraz gainditu zituzten Urriza-Zubiri eta Goikoetxea V-Barrenetxea IV
Iera Agirre-Maite Ruiz de Larramendi eta Galeano ahizpak, finalera
Pilota goxoko zein mistoko finalak datorren igandean, ekainak 28, lehiatuko dira Irungo Urantzu pilotalekuan
Hastear da Galarretaren urteurrenaren Txapelketa
Lau bikote arituko dira nor baino nor 35 tantora lehiatutako partidetan eta finala uztailaren 18an izango da