HERRI KIROLAK/AIZKORA/HARRIA
Peñagarikano eta Aizperroren arteko desafioa Azpeitian
Larunbat honetan, uztailak 18, lehiatuko da Joxean Olaskoaga “Aizperro” eta Kepa Peñagarikanoren arteko desafioa
Josean Olaskoaga ‘Aizperro’ arraunlari ohiak eta Kepa Peñagarikano pilotari ohiak apustua hitzartu zuten azaroaren amaieraldean, Azpeitiko Mendizabal tabernan.
2020ko martxoaren 14-15eko asteburuan jokatzekoa zen baina atzera bota behar izan zuten, Aizperro-ren lesio bat zela medio. Segidan konfinamendua etorri zen eta bertan behera geratu zen.
Aurrerago ordea data berria adostu zuten eta dena ondo bidean, larunbat honetan, uztailak 18, lehiatuko da desafio mistoa Azpeitiko zezen plazan, 19:00etan.
Bere momentuan, desafioaren xehetasunak adosterakoan eztabaidak egon ziren: harrijasotze lanetarako pilotari ohiak 45 altxaldi proposatzen zituen eta arraunlari ohiak, ordea, 25 altxaldi. Aizkoran, Peñagarikanok hasieran bost kana-erdiko izatea proposatu zuen. Gero, korrikako probaren inguruan izan zuten desadostasuna ere: azpeitiarrak 4 kilometro proposatu zituen, eta, aldiz, oriotarrak 5 kilometro.
Azkenean, desafioan egin beharreko lana honakoa izango dute: hasieran harri-jasotzen 100 kiloko bola erabiliko dute. 35 jasoaldi eman ondoren, aizkoran arituko dira sei kana-erdiko enbor moztuz eta azkenik, korrika 4 kilometro eta 500 metro osatu beharko dituzte (45 itzuli zezen plazari). Proba bukatutakoan, berriz, dopin proba egin beharko dute biek.
Esan bezala, Peñagarikano pilotari ohia da eta Aizperro arraunlari ohia, eta nahiz eta azkeneko bi urteetan lan hauetan trebatu diren, beraientzako bai harri-jasotzea bai eta aizkora ere lan gogorrak izango dira, horietan ibili gabekoak direlako.
Jokatuko duten diruaren gainean ere akordioa lotu zuten bi kirolariek eta bakoitzak hiruna mila euro jarriko ditu. Desafioa adosterakoan dagoeneko jarri zuten mila euroko seinalea eta gainontzekoa, apustuaren eguna baino bi egun lehenago jartzea adostu zuten. Lan guztiak azkarren egitea lortzen duenak beraz, 6.000 euroren jabe bihurtuko da.
Ainhoa Lakuntza-Irati Tolosa bikoteak irabazi du XII.Paleta Txapelketa
Ainhoa Lakuntza zarauztarrak eta Irati Tolosa zizurkildarrak 30-13 irabazi zieten Saioa Iraola zarauztarra eta Maialen Manterola aiarrari
Plazandreak Udako Torneoaren hirugarren jardunaldia jokatu da
Ainhoa Ruiz de Infantek, Maite Ruiz de Larramendik eta Leire Garaik osatzen duten Naroa Elizalderen agindupeko taldeak eskuratu zuen garaipena
Euskal Herriko Pala Txapelketako finalerdiak, hurrengo asteburuan
Euskal herriko Pala Txapelketaren XXXVIII. edizioa azken fasean sartu da, astebukaeran sei finalerdiak jokatuko direlarik