EUSKAL PILOTA
Pebet Memorialaren finala erabakita geratu da
Argazkiak: Euskal Pilota Federazioa
Bi urteko etenaldiaren ondoren, afizionatu mailako gizonezkoen IX. Antton Pebet Oroimenezko txapelketari hasiera eman zitzaion pasa den abenduaren 2an, Villabonako Bearzana frontoian.
Elite mailako eskuz binakako lehia final-zortzirenekin hasi zen, guztira hamabi bikotek hartu dutelarik parte txapelketan. Final-zorzirenen emaitzak honakoak izan ziren:
-Murua-Aizpurua, 22; Etxezarreta-Aranguren, 9
-A.Etxebarria-Elizegi, 22; Azketa-Altuzarra, 21
-Urbieta II-Alduntzin, 17; Igoa-Arbizu, 22
-E.Labaka-Cuairan, 13; Uribe-Iztueta, 22
Final-laurdenak, abenduaren 10ean eta 12n jokatu ziren. Ostiralean jokatutako lehen partidan, Murua (Soraluze)-Aizpuru (Tolosa Aurrera) bikoak 22-6 irabazi zion Elizalde (Zugarralde)-Urruzola (Pagazpe) bikoari. Bigarren partidan, Maiz (Behar Zana)-Elizegi (Tartaloetxe) bikoak 22-6 irabazi zioten Antso (Zugarralde)-Ibarloza (Markina) bikoteari.
Igandeko emaitzei dagokionez, lehenengo partidan Igoa (Oberena)-Arbizu (Irurtzun) bikoak 22-16 irabazi zion Unai Alberdi (Ilunpe)-Garmendia (Lapke) bikoari. Eta bigarren partidan, Uribe (Txukun Lakua)-Iztueta (Tolosa-Aurrera) bikoak 22-13 irabazi zioten Senar (Lapke)-Balerdi (Soraluze) bikoari.
Finalerdiak azkenik pasa den ostiralean, abenduaren 17an, jokatu zituzten:
Lehen finalerdian Murua-Aizpuruk eta Maiz-Elizegik neurtu zituzten indarrak. 22-5eko emaitzarekin amaitu zen partida. Bigarren finalerdia parekatuagoa izan zen, baina hala eta guztiz ere, Igoa-Arbizu nagusi izan ziren, 22-11 Uribe-Iztuetaren aurka.
Emaitza hauekin beraz, Murua-Aizpuru eta Igoa-Arbizu iritsi dira urtarrilaren 2an jokatuko den finalera.
Zigor Egia: “Aztertu behar dugu nazioartean ofizialki aritzeko ze aukera dauden”
Euskal Mendizale Federazioko presidente aukeratu berri amurrioarrarekin kalakan
GRABNI Txapelketako lehen finalak jokatu dira
Zesta-puntan, Zelaia-Atain bizkaitarrak nagusitu ziren jubenilletan eta nagusien mailan berriz, Ureisti-Ureta gipuzkoarrak izan ziren txapeldunak
Ansa-Labaka eta Goikoetxea-Aizpururen garaipen berri bat
Emaitzak: Urriza-Zaldua 17 Ansa II.a-Labaka 30 eta Etxarri-Barrenetxea IV.a 27 Goikoetxea V.a-Aizpuru III.a 30