EUSKAL PILOTA

Pebet Memorialaren finala erabakita geratu da

2021/12/18

Bi urteko etenaldiaren ondoren, afizionatu mailako gizonezkoen IX. Antton Pebet Oroimenezko txapelketari hasiera eman zitzaion pasa den abenduaren 2an, Villabonako Bearzana frontoian.

Elite mailako eskuz binakako lehia final-zortzirenekin hasi zen, guztira hamabi bikotek hartu dutelarik parte txapelketan. Final-zorzirenen emaitzak honakoak izan ziren:

-Murua-Aizpurua, 22; Etxezarreta-Aranguren, 9

-A.Etxebarria-Elizegi, 22; Azketa-Altuzarra, 21

-Urbieta II-Alduntzin, 17; Igoa-Arbizu, 22

-E.Labaka-Cuairan, 13; Uribe-Iztueta, 22

Final-laurdenak, abenduaren 10ean eta 12n jokatu ziren. Ostiralean jokatutako lehen partidan, Murua (Soraluze)-Aizpuru (Tolosa Aurrera) bikoak 22-6 irabazi zion Elizalde (Zugarralde)-Urruzola (Pagazpe) bikoari. Bigarren partidan, Maiz (Behar Zana)-Elizegi (Tartaloetxe) bikoak 22-6 irabazi zioten Antso (Zugarralde)-Ibarloza (Markina) bikoteari.

Igandeko emaitzei dagokionez, lehenengo partidan Igoa (Oberena)-Arbizu (Irurtzun) bikoak 22-16 irabazi zion Unai Alberdi (Ilunpe)-Garmendia (Lapke) bikoari. Eta bigarren partidan, Uribe (Txukun Lakua)-Iztueta (Tolosa-Aurrera) bikoak 22-13 irabazi zioten Senar (Lapke)-Balerdi (Soraluze) bikoari.

Finalerdiak azkenik pasa den ostiralean, abenduaren 17an, jokatu zituzten:

Lehen finalerdian Murua-Aizpuruk eta Maiz-Elizegik neurtu zituzten indarrak. 22-5eko emaitzarekin amaitu zen partida. Bigarren finalerdia parekatuagoa izan zen, baina hala eta guztiz ere, Igoa-Arbizu nagusi izan ziren, 22-11 Uribe-Iztuetaren aurka.

Emaitza hauekin beraz, Murua-Aizpuru eta Igoa-Arbizu iritsi dira urtarrilaren 2an jokatuko den finalera.

Euskal Selekzioa 4-2 Venezuela

Euskal Selekzioa 4-2 Venezuela

Euskal Selekzioa 4-2 Venezuela, giro ederrean. Harmailetan eta zelaian, ofizialtasunaren bidean urratsak emateko aldarrikapena