EUSKAL PILOTA
Paxaka txapelketako hirugarren jardunaldia jokatu dute Iruritan
Laxoa elkarteak antolatutako 21. Paxaka txapelketako hirugarren jardunaldiari zegozkion hiru partiduak jokatu zituzten igande arratsaldean Iruritako Aranabia pilotalekuan, emaitzak honakoak izan zirelarik:
Manu Irigoien (Erratzu) – Mikel Mindegia (Arraioz) – Kaiet Itoitz (Erratzu), 6; Ioritz Zelaieta – Laurendi Zelaieta – Iker Bereau (Oiz), 9
Oskar Urrutia (Irurita) – Aritz Alunda (Arraioz) – Mikel Sagaseta (Irurita), 9; Gorka Urtasun (Irurita) – Egoitz Prim (Irurita) – Juan Mari Maia (Elizondo), 8
Xabi Barberena – Guillermo Etxenike – Miguel Angel Iñarrea (Irurita), 9; Jon Apeztegia – Iban Santesteban – Mikel Telletxea (Doneztebe), 1
Aurreneko jardunaldien emaitzen ondorioz, dagoeneko talde batzuk aurrea hartzen hasi dira sailkapen nagusian. Esaterako, Manu Irigoien (Erratzu) – Mikel Mindegia (Arraioz) – Kaiet Itoitz eta Oskar Urrutia (Irurita)-Aritz Alunda (Arraioz) -Mikel Sagaseta (Irurita) hirukoteek jokatutako hiru partidak irabazi dituzte eta beraz sei puntu pilatu dituzte.
Hurrengo jardunaldia, txapelketako laugarrena eta lehenengo faseko azkenaurrena, datorren igandean lehiatuko da Iruritako Aranabia pilotalekuan:
-16:00 Manu Irigoien (Erratzu) – Mikel Mindegia (Arraioz) – Kaiet Itoitz (Erratzu) vs. Gorka Urtasun (Irurita) – Egoitz Prim (Irurita) – Juan Mari Maia (Elizondo)
-17:00 Oskar Urrutia (Irurita) – Aritz Alunda (Arraioz) – Mikel Sagaseta (Irurita) vs. Jon Apeztegia – Iban Santesteban – Mikel Telletxea (Doneztebe)
-18:00 Xabi Barberena – Guillermo Etxenike – Miguel Angel Iñarrea (Irurita) vs. Ioritz Zelaieta – Laurendi Zelaieta – Iker Bereau (Oiz)
XXI. Paxaka txapelketa
Sei hirukotek eman dute izena Laxoa Elkarteak antolatutako paxaka txapelketaren 21. edizioan. Oiztik eta Doneztebetik hirukote bana eta Baztango pilotariak nahasiak izango dituzten beste lau talde.
Txapelketa 6 taldek osatuko dute beraz:
Manu Irigoyen, Mikel Mindeguia eta Kaiet Itoiz.
Oskar Urrutia, Aritz Alunda eta Mikel Sagaseta.
Xabier Barberena, Guillermo Etxenike eta Miguel Angel Iñarrea.
Gorka Urtasun, Egoitz Prim eta Juan Mari Maia.
Oitzeko taldea.
Doneztebeko taldea.
Lehen fasearen ondotik, lau lehenbizikoek finalerdiak jokatuko dituzte urtarrilaren 31n eta finala otsailaren 6an izanen da.
Iazko edizioan, Irigoien-Mindegia-Salaburu txapeldunak
Manu Irigoienek (Erratzu), Mikel Mindegiak (Arraioz) eta Joxe Mari Salaburuk (Irurita) irabazi zuten XX. Paxaka txapelketa Iruritako “Aranabia” pilotalekuan jokatutako finalean 9 joko eta 5 Oskar Urrutia, Egoitz Prim eta Miguel A. Iñarrea iruritarrei irabazi ondoren.
Berriatuan jokatuko da 2019ko Banakako Zesta-Punta txapelketa
Abenduaren 13an hasi eta finala 27an jokatuko da Munduko Pilota Batzarrak antolatutako txapelketan
Ireki da Ezker Paretako Euskal Herriko kluben arteko txapelketako epea
Bizkaia, Araba, Gipuzkoa, Iparralde eta Nafarroa Garaiko federazioetako klubak arituko dira
Bizkaia da Euskal Herriko Bote Luzeko txapelduna
Igande honetan Berrizen jokatutako finalean 7-3 irabazi zion Gipuzkoa Bi taldeari