EUSKAL PILOTA
Pala Ligako zazpigarren jardunaldia lehiatu da
Argazkiak: Innpala
Kutxabank Pala Ligako zazpigarren jardunaldia jokatu zen iragan ostiralean Bizkaia pilotalekuan, arratsaldeko 19:00etatik aurrera. Bertan Necol eta Gordonek 3-1 irabazi zioten Gaubeka-Del Rio bikoteari (8-10,10-7,7-10,9-10).
Hala ere, sailkapeneko liderrek asko sufrituta lortu zuten garaipena eskuratzea, aurrean zuten bikote bizkaitarrak gauzak ez zizkion errazak jarri eta. Lehenengo jokoa irabazleek eskuratu zuten (8-10) baina bigarrengoa bizkaitarren alde erori zen (10-7) eta markagailu orokorrean berdinketa ezarri zuten. Bigarren zein hirugarren jokoetan nagusi izan ziren Necol eta Gordon, 7-10 eta 9-10 hurrenez hurren, azkenean garaipena eroso xamar erdietsi zutelarik.
Partidua galdu bazuten ere, Asier del Riok erakutsitako maila nabarmentzekoa da, defensa lanetan bikain aritu zelarik.
Honenbestez, Necol eta Gordon sailkapeneko lehenengo postuan daude orain, eta bide onetik jarraitu ezkero finalera zuzenean sailkatzeko aukera asko dituzte.
Aurretik, banakako norgehiagoka lehiatu zen Urrutia eta Fustoren artean, non azkeneko honek irabazi zuen 3-1 lehia polit batean.
Emaitzak:
Bizkaia Frontoia, abenduak 18, 19h
Banakako partidua
Fusto 3-Urrutia 1
Kutxabank Liga
Gaubeka-Del Rio 1 / Necol-Gordon 3
Gauzak horrela, Txapelketako behin-behineko sailkapena honela dago:
1. Necol-Gordon, 6 partida jokatuta 16 puntu pilatu dituzte (16 joko irabaziak eta 13 galduak)
2. Fusto-Urrutia, 5 partidu jokatuta 13 puntu dituzte (13 joko irabaziak eta 9 galduak)
3. Ibarguren-Ibargaray, 5 partida jokatuta 11 puntu dituzte (11 joko irabaziak eta 8 galduak)
4. Gaubeka-Del Rio, 6 partida jokatuta 9 puntu dituzte (9 joko irabaziak eta 12 galduak)
5. Garate-Ibai Perez, 5 partida jokatuta 7 puntu dituzte (7 joko irabaziak eta 11 galduak)
Hurrengo jardunaldiak:
Bizkaia frontoia, abenduak 24, arratsaldeko 17h
Kutxabank Liga
Necol-Gordon vs Ibarguren-Ibargaray
Fusto-Urrutia vs Gaubeka-Del Río
Bizkaia frontoia, abenduak 26, arratsaldeko 17h
Banakako partidua
Gordon vs Del Río
Kutxabank Liga
Fusto-Urrutia vs Ibarguren-Ibargaray
Kutxabank Liga 20-21
Lehiaketa honek pala denboraldi berria irekiko du eta guztira, bost bikotek hartuko dute parte: Gaubeka-Del Rio, Garate-Ibai Perez, Necol-Gordon, Fusto-Urrutia eta Ibarguren-Ibargaray.
Bikote guztiek bi aldiz jokatuko dute elkarren aurka hamar jardunaldi izango dituen ligaxkan. Ligaxkako bikote onena zuzenean sailkatuko da urtarrilak 9ko finalera eta bigarren eta hirugarren amaitzen duten bikoteek, aldiz, kanporaketa bat jokatuko dute urtarrilaren 2an finalerako bigarren txartelaren bila.
Sailkapen nagusiari begira, kontutan hartu behar da neurketak hiru joko irabaztera jokatzen direla, eta bikote bakoitzak egindako joko adina puntu jasoko dituela sailkapenean.
Bikoteak:
- Gaubeka-Del Río
- Garate-Ibai Pérez
- Necol-Gordon
- Fusto-Urrutia
- Ibarguren-Ibargarai
Egutegia:
Aurreneko fasea, azaroaren 7tik abenduaren 31ra arte
Finalerdia, 2021ko urtarrilaren 2an
FInala, 2021ko urtarrilaren 9an
Erkiaga eta Lekerika, Gernikako Grand Slamaren txapeldunak
Finalean Barandika-Lopez bikotea mendean hartu ondoren (15-14, 15-13)
Barrenetxeak oso indartsu hasi du Banakako Txapelketa
Juaneneari 12-30 irabazi zion jokoaren arlo guztietan erabateko nagusitasuna erakutsi eta gero
Urrizak sufritu egin zuen hautagaitza aurkeztu duen Ansari irabazteko
30-28 irabazi zion Banakako Txapelketako finalerdietako ligaxkaren lehen partidan