EUSKAL PILOTA
Pala Ligako laugarren jardunaldia jokatu da
Argazkiak: Innpala
Iragan larunbatean jokatu zen Kutxabank Pala Ligako laugarren jardunaldia Bizkaia pilotalekuan, arratsaldeko 17:00tan hasita, bertan bi partida lehiatu zirelarik: Necol – Gordon vs. Ibarguren – Ibargaray eta Gaubeka – Del Río vs. Fusto – Urrutia (Facebook bidez zuzenean emandako partidak).
Aurreneko lehian, Ibarguren-Ibargaray bikoa 3-2 (7-10,10-7,10-4,5-10,4-10) nagusitu zitzaion Necol-Gordon bikoteari. Momentuz sailkapeneko lidergoan dauden Necol eta Gordonek amore eman zuten txapelketan dagoen bikote gorabeheratsuenaren aurka. Irabazleak partida aurrera egin heinean hobeto jokatzen hasi ziren, defentsan Ibargaray oso ondo egon zen eta pilotakada ederrak bota zituen, eta Ibarguren ere bikain aritu zen, txapelketako bere partidarik onena jokatuz. Bikote galtzailea ez zuen gaizki jokatu baina aurreko lehietan erakutsitako mailatik urruti egon ziren. Hartara, lehiaketa aurreneko garaipena eskuratu zuten Ibarguren eta Ibargarayk eta behin-behineko sialkapenean laugarren postuan daude.
Bigarren norgehiagokan aldiz, Fusto-Urrutia bikoteak 3-0 (6-10,1-10,2-10) irabazi zuen Gaubeka eta Del Rioren kontra. Irabazleak zeharo nagusitu ziren patidu osoan, hutsegite gutxi eginda eta atzean zein aurrean ondo asmatuz. Galtzaileak lehia osoa eman behar izan zuten defensa lanetan eta ezinezkoa egin zitzaien partida orekatzea
Gauzak horrela, Txapelketako lau jardunaldi jokatu ostean, behin-behineko sailkapena honela dago:
1. Necol-Gordon, 4 partidu jokatuta 10 puntu dituzte (10 joko irabaziak eta 7 galduak)
2. Fusto-Urrutia, 3 partida jokatuta 8 puntu pilatu dituzte (8 joko irabaziak eta 4 galduak)
3. Garate-Ibai Perez, 2 partida jokatuta 6 puntu dituzte (6 joko irabaziak eta 4 galduak)
4. Ibarguren-Ibargaray, 3 partida jokatuta 3 puntu dituzte (5 joko irabaziak eta 6 galduak)
5. Gaubeka-Del Rio, 2 partida jokatuta 2 puntu dituzte (2 joko irabaziak eta 7 galduak)
Hurrengo jardunaldiak:
Abenduak 5, arratsaldeko 17:00tan
Fusto-Urrutia vs Garate-Ibai Pérez
Gaubeka-Del rio vs Ibarguren-Ibargaray
Abenduak 8, eguerdiko 12:00tan
Gaubeka-Del Rio vs Garate-Ibai Perez
Kutxabank Liga 20-21
Lehiaketa honek pala denboraldi berria irekiko du eta guztira, bost bikotek hartuko dute parte: Gaubeka-Del Rio, Garate-Ibai Perez, Necol-Gordon, Fusto-Urrutia eta Ibarguren-Ibargaray.
Bikote guztiek bi aldiz jokatuko dute elkarren aurka hamar jardunaldi izango dituen ligaxkan. Ligaxkako bikote onena zuzenean sailkatuko da urtarrilak 9ko finalera eta bigarren eta hirugarren amaitzen duten bikoteek, aldiz, kanporaketa bat jokatuko dute urtarrilaren 2an finalerako bigarren txartelaren bila.
Sailkapen nagusiari begira, kontutan hartu behar da neurketak hiru joko irabaztera jokatzen direla, eta bikote bakoitzak egindako joko adina puntu jasoko dituela sailkapenean.
Bikoteak:
- Gaubeka-Del Río
- Garate-Ibai Pérez
- Necol-Gordon
- Fusto-Urrutia
- Ibarguren-Ibargarai
Egutegia:
Aurreneko fasea, azaroaren 7tik abenduaren 31ra arte
Finalerdia, 2021ko urtarrilaren 2an
FInala, 2021ko urtarrilaren 9an
Pilotaren ofizialtasuna Nazioarteko Federazioaren mahai gainean
Ezohiko Batzar Orokorra deitu du Euskal Herriko Pilota Federazioak egindako eskaera ebazteko
Emaitza bikainak lortu ditu Pilotako Euskal Selekzioak Munduko Txapelketan
Altziran jokatu da C.I.J.B Erakundearen Munduko txapelketa
Euskal Pilotan Euskal Selekzio ofiziala!
Euskal Pilota Selekzioa kolektiboak aldarrikapen ekitaldia egin du Durangon Euskal Selekzioa aldarrikatzeko