EUSKAL PILOTA
Pala Ligako azken txanpan sartu dira
Argazkiak: Innpala
Kutxabank Pala Ligako azken jardunaldiak jokatu dira azken egunotan, eta oraindik ligaxka amaitzeko partida bat geratzen bada (abenduaren 31an jokatuko dena), honenbestez finalera zuzenean sailkatu den bikotea erabaki da eta finalerdia jokatuko dutenen izenak ere zehaztu dira.
Pasa den ostegunean, txapelketako bi partida jokatu ziren: Necol-Gordon vs Ibarguren-Ibargaray eta Gaubeka-Del Rio vs Fusto-Urrutia.
Aurreneko norgehiagokan, Necol eta Gordonek partida biribila jokatu zuten eta Ibarguren-Ibargaray erraz irabazi zioten 3-0 (10-6,10-5,10-6), hartara finalerako zuzeneko sailkapena eskuratu zutelarik. Txapelketa bikaina egin dute Dan Necol eta Iker Gordonek, biek ala biek momento bikainean daudela erakutsi dutelarik.
Bigarren partiduan, Fusto-Urrutia bikotea nagusitu zen Gaubeka eta Del Rioren aurka 3-1 (3-10,10-3,6-10,4-10) eta bide batez finalaurrekora sailkatu ziren.
Larunbatean berriz, Ibarguren-Ibargaray bikoteak 3-0 (7-10,6-10,7-10) irabazi zion Fusto eta Urrutiari eta finalerdirako bigarren txartela eskuratu zuten.
Beraz, Necol-Gordon bikotea dagoeneko finalera sailkatuta dago eta haien aurkaria, urtarrilaren 2an jokatu den finalerditik aterako da, zeina Fusto-Urrutia eta Ibarguren-Ibargaray bikoteek jokatuko duten.
Emaitzak:
Bizkaia Frontoia, abenduak 24
Kutxabank Liga
Necol-Gordon 3 / Ibarguren-Ibargaray 0
Fusto-Urrutia 3 / Gaubeka-Del Rio 0
Bizkaia Frontoia, abenduak 26
Banakakoa
Gordon 3 / Del Rio 1
Kutxabank Liga
Fusto-Urrutia 0
Ibarguren-Ibargaray 3
Gauzak horrela, Txapelketako behin-behineko sailkapena honela dago:
1. Necol-Gordon, 8 partida jokatuta 19 puntu pilatu dituzte (19 joko irabaziak eta 13 galduak)
2. Fusto-Urrutia, 8 partidu jokatuta 16 puntu dituzte (16 joko irabaziak eta 13 galduak)
3. Ibarguren-Ibargaray, 7 partida jokatuta 14 puntu dituzte (14 joko irabaziak eta 11 galduak)
4. Gaubeka-Del Rio, 7 partida jokatuta 10 puntu dituzte (10 joko irabaziak eta 15 galduak)
5. Garate-Ibai Perez, 8 partida jokatuta 7 puntu dituzte (7 joko irabaziak eta 11 galduak)
Hurrengo jardunaldiak:
Bizkaia frontoia, abenduak 31, arratsaldeko 17h
Kutxabank Liga
Gaubeka-Del Rio vs Ibarguren-Ibargaray
Bizkaia frontoia, urtarrilak 2, arratsaldeko 17h
Binakako partidua
Gaubeka-Gordon vs Necol-Del Rio
Kutxabank LIgako finalerdia
Fusto-Urrutia vs Ibarguren-Ibargaray
Kutxabank Liga 20-21
Lehiaketa honek pala denboraldi berria ireki du eta guztira, bost bikotek hartuko dute parte: Gaubeka-Del Rio, Garate-Ibai Perez, Necol-Gordon, Fusto-Urrutia eta Ibarguren-Ibargaray.
Bikote guztiek bi aldiz jokatuko dute elkarren aurka hamar jardunaldi izango dituen ligaxkan. Ligaxkako bikote onena zuzenean sailkatuko da urtarrilak 9ko finalera eta bigarren eta hirugarren amaitzen duten bikoteek, aldiz, kanporaketa bat jokatuko dute urtarrilaren 2an finalerako bigarren txartelaren bila.
Sailkapen nagusiari begira, kontutan hartu behar da neurketak hiru joko irabaztera jokatzen direla, eta bikote bakoitzak egindako joko adina puntu jasoko dituela sailkapenean.
Bikoteak:
- Gaubeka-Del Río
- Garate-Ibai Pérez
- Necol-Gordon
- Fusto-Urrutia
- Ibarguren-Ibargarai
Egutegia:
Aurreneko fasea, azaroaren 7tik abenduaren 31ra arte
Finalerdia, 2021ko urtarrilaren 2an
FInala, 2021ko urtarrilaren 9an
Iparraldeko zesta-puntako udako egutegia zehaztu dute
Donibane Lohizune eta Miarritzeko pilotalekuetaz aparte Pauekoetan ere jokatuko dira hainbat txapelketa
Emakumea eta Pilota batzordea aurkeztu du Nafarroako Federazioak
Emakumeek jokamolde desberdinetan gehiago parte hartzea eta federazioaren kudeaketa lanetan ere emakumeen presentzia sustatzea dira helburuak
Lizarraldea Oinez pilota txapelketa amaitu da
Lizarra Udal Pilotalekuaren 55 urteetan lehen aldiz, emakumezkoen eskuz binakako partida jokatu zen