EUSKAL PILOTA
Pala Banakakoaren ligaxkako bigarren jardunaldia jokatu da
Argazkiak: Innpala
Palako Banakako ligaxkako bigarren jardunaldian bi partida jokatu ziren pasa den larunbatean, otsailak 27, arratsaldeko 17:00tan Bizkaia Frontoian.
Batetik, Fusto eta Ibai (lehenengo jardunaldiko garaileak) elkarren aurka aritu ziren hanka bat finalean ipintzeko aukerarekin. Partidak ez zuen faborito argirik, izan ere, biak oso kalitate handiko palistak dira.
Ibai Perez sestaotarrak lortu du garaipena, Fustori 1-3 (8-10, 8-10, 10-4 eta 5-10) irabazita, eta honenbestez bere bigarren garaipena eskuratuta aukera haundiak ditu finalera sailkatzeko.
Bizkaitarra eta argentinarra oso ondo ezagutzen dira eta berez haien artean sekretu handirik ez zegoen. Hala ere, Ibaik lortu zuen bere erritmoa jartzea eta aurkaria pilotalekuaren alde batetik bestera mugitzera behartu zuen. Beste gako bat sakea izan da, asko asmatu baitu Perezek jokaldi honekin eta horrek jokoan nagusitasuna eman dio. Esan bezala, biak maila onean aritu ziren baina Ibai Perezek finago ibili zen piloteoan zein sakearekin, azkenean garaipena erdietsi zuelarik.
Bigarren partidan Esteban Gaubeka zen faborito Iker Gordonen aurkako norgehiagokan. Armintzako oilarrak garaipena lortu beharra zuen finalera sartu eta banakako txapelketako txapelari eutsi nahi baldin bazion.
Eta Gaubekak ez zuen hutsik egin nahiz eta uste baino gehiago kostatu zitzaion garaipena eskuratzea, azkenean 3-1 irabazi ziolarik Gordoni (10-7,10-7,8-10,10-5). Garaipen honekin ezinbestekoa zuen puntua eskuratu du Gaubekak, eta hurrengo jardunaldian Ibairi irabazi beharko dio finalera sailkatzeko. Gordonek partidu ona jokatu zuen, tanto bajkoitzean bere onena eman zuen eta egunetik egunera bere maila igotzen doala erakutsi zuen sopeloztarrak.
Otsailaren 27ko jardunaldiaren emaitzak:
Fusto 1 Ibai Perez 3
Gaubeka 3 Gordon 1
Hurrengo jardunaldia, martxoaren 5ean, arratsaldeko 18:30etan, Bizkaia frontoian:
Fusto vs Gordon
Gaubeka vs Ibai Pérez
Martxoaren 13an, arratsaldeko 17:00tan, Bzkaia Frontoian
Finala
Plazandreak saioaren ligaxkako lehen itzulia amaitu da
Reyes Azkoitiaren taldea bigarren postuan kokatu da, Mikel Inuntziagaren talderengandik puntu bakarrera
Getaria nagusi plaza libreko desafioan
Lapurdiko Getariako herrian zesta-puntako erronka antolatu zuten, non Zumaia eta Getariako hirukoteak neurtu ziren, plaza librean
Laxoa txapelketako final laurdenetako itzuliko partidak jokatu dira
Momentuz kanporaketa pasatzea lortu duten taldeak hauek dira: Arraioz Sagardia, Oitz eta Irurita Miguelene