EUSKAL PILOTA
Pala Banakako finalerdietako ligaxka hastear da
Argazkiak: Innpala
Pasa den ostiralean, arratsaldeko 18:30etan hasita, Palako Banakako Txapelketaren hirugarren jardunaldia jokatu zen Bizkaia Frontoian, finalerdietako ligaxkan sartzeko azken bi tokiak jokoan, kontutan izanda ordurako Gaubeka eta Fusto jadanik sailkatuta zeudela.
Aurreneko norgehiagokan, Xabier Ibargaray eta Iker Gordon ziren aritzekoak, baina atzelari nafarrak ez zuen jokatzerik izan, gaixotasunaren ondorioz.
Iazko txapeldunordea faboritoa zen sopeloztarraren aurkako lehian, izan ere, erratzuarrak dagoeneko txapela bat eskuratua dauka eta lautan azpitxapelduna izandakoa da, baina esan bezala eri zegoenez azkenean ezin izan zuen partidua jokatu, eta arauak ezartzen duenez 0-3ko markagailuarekin galdutzat eman zitzaion partidua.
Jardunaldiko bigarren partiduan, Necol eta Ibai Perez zeharo ezberdinak diren armekin lehiatu ziren. Sestaoko atzelariak sakea eta teknika landua ditu garaipenerako giltzarri modura eta Daxeko aurrelariak, aldiz, bere fisikoa eta pilotari nahiz jokoari ematen dizkion abiadura.
Azkenean Ibai Perezek eskuratu zuen garaipena, Necoli 3-1 irabazita, bi jokalariek maila polita erakutsitako lehia estuan. Partidua orekatua izan zen uneoro eta nahiz eta aurreneko jokoa Necolek irabazi markagailuari buelta ematea lortu zuen sestaotarrak.
Emaitza hauen arabera beraz, Banakakoaren finalerdien ligaxkarako honako pilotariak sailkatu dira: Gaubeka, Fusto, Gordon eta Ibai Perez.
Finalerdietako ligaxka otsailaren 20an, 27an eta martxoaren 6an jokatuko dute eta final handia eta hirugarren eta laugarren postua erabakitzeko lehia martxoaren 13an.
Otsailaren 12ko jardunaldiko emaitzak:
Ibargaray 0 Gordon 3
Neco 1 Ibai Perez 3
Hurrengo jardunaldiak
Otsailaren 20an, arratsaldeko 18:30tan, Bizkaia Frontoian
Ibai Perez vs. Gordon
Gaubeka vs. Fusto
Otsailaren 27an, arratsaldeko 17:00tan, Bizkaia Frontoian
Otsailaren 19ko irabazleak
Otsailaren 19ko galtzaileak
Ostegunean hasi zen Baztan-Errekako gaztetxoen laxoa txapelketa
Bost talde ariko dira, hiru Doneztebekoak eta bi Iruritakoak eta abuztuaren 6an jokatuko dute finala Arraiozko plazan
San Fermin Torneoaren bigarren jardunaldia jokatu da
Urriza-Aizpuru bikoteak Juanenea-Barrenetxea IV.arekin jokatuko du finalerako txartela
Gipuzkoako pala egokituko txapelketako finalak jokatu dira
Teniseko paletan aritu ziren adimen urritasuna duten kirolariak, eta gomazko paletan gurpildun aulkian daudenak