FUTBOLA/EUSKAL SELEKZIOA

Otsaileko batzarrean baieztatuko du Euskadiko Futbol Federakundeak ofizialtasun eskaera

by | 2020/01/22

Otsaileko batzarrean baieztatuko du Euskadiko Futbol Federakundeak ofizialtasunaren eskaera

Euskadiko Futbol Federakundeak otsailean egingo duen batzarreko gai-zerrenda sartuta dago Euskal Selekzioaren ofizialtasun eskaera baieztatu eta egin beharreko tramiteak bideratzea. Hartara, Zuzendaritza Batzordeak bete egingo du 2018ko abenduaren 12an Durangon egindako Batzar Orokorrean hartu zen erabakia. Lehen pausoa, Federakundearen Nazioarteko Ofizialtasuna eskatzea izango da. Espainiako Futbol Federazioari eta FIFAri luzatuko die eskaera.

Batzar Orokorrak bozketa sekretuz erabakia hura derrigorrez bete beharreko pausoa zen orain Federakundeko Zuzendari Batzordeak emango duena. Denbora honetan guztian gaia mahi gainean egon da, eta sektore ugaritik egon da pausuak behingoz ematen hasteko aldarrikapena. Kontrako presioak ere ugari eraman behar izan ditu Luis Mari Elustondok hartutako erabakiak gauzatu ez zitzan.

Hasteko, Jose Luis Rubiales Espainiako Futbol Federazioko buruak dimisioa emateko eskatu zion, «duintasunagatik», Euskadiko Federazioko Batzar Orokorrak harturiko ofizialtasunaren eskaeraren harira.

Joan zen hilean ere, 199ko abenduan, Bizkaiko eta Arabako Futbol Federazioetako presidente Jose Ignacio Gomez Mardones eta Pedro Maria Solaun Arzuagak Luis Mari Elustondoren dimisioa eskatu dute. Arrazoia, beraien esanetan, Venezuelako eta Euskal Selekzioaren arteko partida kudeatzeko egindako akatsak izan ziren. Hala ere, eskaera nondik zetorren ikusita leku askotatik aipatu izan da Euskal Selekzioaren ofizialtasun eskaerarekin lotuta zegoela.

Federazioen barruko gorabeherak tartean urtearen amaieran zabaldu zen Pedro Sanchezen inbestidurarako akordioa izenpetu zutela EAJk eta PSOEk Espainiako Kongresuan. Eta akordio horren barruan sartzen zela Euskal Selekzioen ofizialtasuna onartzeko bideak zabaltzea.

Zalantzarik gabe, oraingo erabakiarekin, zabaldu egingo da Euskadiko Futbol Federazioaren bultzada, eta ikusiko da zenbateraino gauzatuko den PSOE-EAJ arteko akordioa. Azken batean, Euskal Selekzioen nazioarteko ofizialtasuna eskuratuko badugu guztion bultzada beharko dugu.

Futbola

Reala-Alaves, maiatzaren 28an

Reala-Alaves, maiatzaren 28an

IX.Euskal Herria Koparen lenen finalerdia, Reala-Alaves, maiatzaren 28an jokatuko da, Arrasaten, 19:30etan. Sarrerak 7€. Mondragon CFko bazkideek eta 14 urte artekoek, DOAN

San Ignacio 0-1 Eibar

San Ignacio 0-1 Eibar

IX.Euskal Herria Koparen final-laurdenetan Eibar nagusitu da Udal Kiroldegia (San Ignacio) zelaian jokatutako kanporaketan. Finalerdietan Athleticen aurka jokatuko du, Galdakaon

Mulier FCN 0-1 Alaves

Mulier FCN 0-1 Alaves

IX.Euskal Herria Koparen final-laurdenetan Alaves nagusitu da Osabidea (Gares) zelaian jokatutako kanporaketan. Finalerdietan Realaren aurka jokatuko du, Arrasaten.
.