MENDI LASTERKETAK
Otsailaren 1ean irekiko dute Euskal Herria Mendi Erronkan izena emateko epea
Ekainaren 5ean egitekoa zen iaz Leitzako mendi lasterketa, baina pandemiaren bilakaera desegokia zela eta bertan behera uztea erabaki zuten. Egoera gogorra bezain xelebrea pairatzen ari gara azken hilabete luzeotan, eta horrek ondorio zuzena izan zuen ofizialtasuna, euskara eta auzolana bezalako balioak aldarrikatzeko erabiltzen duten lasterketa ezagunean.
Urte baten bueltan baina, antolatzaileek aurtengo lasterketa egiteko ahaleginarekin jarraitzen dute, eta hartara otsailaren 1ean, 10:00etan irekiko dute izen ematea eta zabalik egongo da apirilaren 4ra bitartean.
Parte hartzaileek bi modalitate izango dituzte aukeran, bakarka eta erreleboka: bakarkako 700 dortsal izango dira eskuragarri, eta errelebokako lasterketarako bikotekako 50 dortsal.
Errelebokako modalitatea aukeratzen dutenen kasuan, gutxienez, bikotea osatzen duen bat emakumea izan beharko da, hau da, emakume-emakume edo emakume-gizonezko bikoteak osatu ahal izango dira. Ez da onartuko inolaz ere gizonezko-gizonezko konbinaketa. Erronkaren lehen zatia bikoteko partaide batek egingo du eta bigarren erdia beste partaideak.
Euskal Herria Mendi Erronka (EHME) kirol ekitaldi hutsaz gain, aldarrikapena ere oinarrian daraman lasterketa da, izan ere, mendi lasterketa eta euskal mendizaletasuna sustatzeaz gain, euskal selekzioen ofizialtasuna, Mendialdea-Aralarko inguruaren garapena (Araitz-Betelu, Larraun-Lekunberri eta Leitzaldea), euskararen sustapena, lurraldetasuna edo ingurugiroaren babesean eragitea ere hasieratik ezarritako “erronkak” bihurtu ziren.
EH Mendi erronkaren errekorrak:
67km gizon: Daniel Agirre (2015) > 6:42:59
67km emakume: Oihana Kortazar (2016) > 7:55:02
KB gizon: Iker Karrera (2015) > 0:43:25
KB emakume: Izaskun Zubizarreta (2015) > 0:49:49
Erreleboetako lasterketa (2019): Garazi Artola eta Ibai Madina > 7:10:26
Maite Maiora txapeldun Saint Lary Patoun
Mendaroarrak Frantziako Saint Lary-Soulan herri inguruan jokatzen den Saint Lary Patou Trail mendi maratoia irabazi zuen
Euskal Herriko mendi duatloi zirkuituaren egutegia zehaztu dute
Igantzin hasiko da iraileko lehen igandean, eta Adunan amaituko da azaroan
Igon Manzisidor eta Oihana Kortazar garaile Zaldibiako Mendi Lasterketan
210 korrikalarik egin zuten 27 kilometroko ibilbidea, 2.000 metroko desnibelarekin, Aralarko gainetan ibilita