EUSKAL PILOTA
Ostegunean hasi zen Baztan-Errekako gaztetxoen laxoa txapelketa
Pasa den ostegunean hasi zen Baztan-Errekako gaztetxoen laxoa txapelketa. Ikasturte honetan Iruritako eta Doneztebeko laxoa eskoletan ibili diren jokalariak arituko dira nor baino nor gehiago, finala abuztuaren 6an jokatuko dutelarik Arraiozko plazan.
Urtean zehar laxoa eskola proiektua martxan jarri zen lehen aldiz Doneztebe eta Iruritan eta ikasle, guraso eta irakasleen lanarekin, laxoa eskolak emaitza oso ona izan zuen, txapelketa hau egindako lanaren emaitza delarik.
Bost taldetan banatuak lehiatuko dira: Doneztebe A (Jon Larunbe, Javier Zabala, Iker Anzizar eta Ibai Elizondo), Doneztebe B (Urtzi Mendiburu, Asier Agesta, Markel Pikabea, Beñat Iribarren eta Joel Maylin), Doneztebe C (Koteto Ezkurra, Landez Arozena, Lukas Ezkurra eta Ekai Elortza), Irurita A (Kaiet Iribarren, Julen Elizaintzin, Aitor Ripa, Oier Ibañez eta Aimar Dean) eta Irurita B (Izai Urrutia, Eneko Irazoki, Mikel Iñarrea eta Oihan Arraztoa).
Ligaxkako partidak zazpi jokotara jokatuko dituzte eta finala, berriz, bederatzi jokotara.
Esan bezala, aurreneko jardunaldia, uztailaren 1ean, ostegun arratsaldean jokatu zuten Doneztebeko Bear-Zana pilota plazan.
Doneztebe A – Doneztebe C (17:00etan)
Doneztebe B – Irurita A (18:00etan)
Atsedena: Irurita B
Lehenengo partiduan, Doneztebe C taldeak 7-4 irabazi zion Doneztebe A-ri eta bigarren norgehiagokan aldiz, Irurita A erraz nagusitu zen Doneztebe B taldearen aurka (7-0).
Emaitzak:
- Jardunaldia – Uztailak 1 – Osteguna
Doneztebe A – Doneztebe C (17:00h.) 4 – 7
Doneztebe B – Irurita A (18:00h.) 0 – 7
Atsedena Irurita B
Hurrengo jardunaldia, txapelketako bigarrena:
- Jardunaldia – Uztailak 8 – Osteguna
Irurita B – Doneztebe B (17:00h.)
Irurita A – Doneztebe A (17:00h.)
Atsedena Doneztebe C
Zer da Laxoa?
Laxoa, gaur egun praktikatzen den Pilota modalitate zaharra dugu, eta beste batzuen aitzindari.
Garai batean eskuz jokatzen zen bote-luzea modalitatearen berdina da, larruzko eskularruz eta plaza handixeagoan praktikatzen dena orain.
Garai batean, artzainek mendiko pilotasoro edo soropiletan jolasten zuten. Gero, herrira jaitsi zirenean, joko hau zabaldu eta ikaragarrizko arrakasta izan zuen, Euskal Herriko kirol nagusia izan zelarik XIX. mendeko bigarren erdirarte. Ipar Euskal Herrian, Nafarroan (ospetsuak ziren Iruñeko San Fermin bestetan jokatzen ziren partidak), nahiz Gipuzkoa, Bizkaian eta beste zenbait tokitan ere arrakasta izan zuen Laxoak. XIX. mendearen erdialdean izan zuen bere garairik dizdiratsuena.
Gora behera handiak izan baditu ere, gaur egun osansuntsu dagoela esan dezakegu, azken lau hamarkadetan, urtero hutsik egin gabe, herrien arteko txapelketak, bai helduenak bai gazte eta gaztetxoenak, jokatu dira eta.
Irurita Miguelenek irabazi du Baztan-Errekako 41. Laxoa Txapelketa
Final haundian, Arraioz Sagardiari 9-7 irabazita
Emakumeen I. Masters Gasteiz pilota txapelketako finalak jokatu dira
Eskuz Iera Agirre eta Olatz Ruiz de Larramendi nagusitu ziren eta gomazko paletan Haizea Salanueva eta Itxaso Erasun
Banakako Erremonte Txapelketaren aurreko ligaxkako azken partida jokatu da
Ansa II.ak Goikoetxea V.ari 30-11 irabazi zion