ARRAUNA
Orioko zortzikoak irabazi du aulki mugikorreko Euskadiko Txapelketa distantzia luzean
Larunbatean Orioko Oria ibaian lehiatu zen Euskal Herriko aulki mugikorreko txapelketa
Orioko senior mailako gizonezkoen zortzikoak urrezko domina irabazi du 17:52ko denborarekin, Hondarribiari 14 segundo aterata eta Zierbenari 19.
Beste mailetan Ur kirolak eta Raspas izan dira garaipen gehien lortu dituztenak. Bizkaitarrek urrezko zortzi domina eraman dituzte Getxora, eta donostiarrek bost.
Arraunketa olinpikoa da aulki mugikorra, eta kategoria eta maila desberdinetako ontziak atera dira lehiatzeko asmoz. Zehazki, distantzia luzeko edo iraupen proba esaten zaion modalitateko txapelketak izan dira.
Kadete mailako ontziek 4.000 metroko ibilbidea bete behar izan dute Saikola eta Orioko zubiaren artean. Jubenil eta absolutuek, aldiz, 6.000 metroko ibilbideari egin diote aurre, Mapiletik irtenda.
Irteera hartu duten ontzi motak hauexek izango dira: arraunlari bateko, biko, lauko eta zortziko lemazaindunak, eta lemazainik gabeko bikoak eta laukoak.
106 ontzi elkartu dira Orion, horietatik 17 oriotarrak. Orio Arraunketa Elkarteak bederatzi domina eskuratu ditu txapelketan: hiru urre, lau zilar eta bi brontze. Hala nola, urrezko domina irabazi dute senior mailako gizonezkoen zortzikoak, jubenil mailako nesken laukoak eta kadete mailako nesken skiffak.
Halaber, Oriotarrek jakinarazi dute bertako traineru jaitsiera ospetsua ere prestatzen ari direla jada. Otsailaren 22an izango da, 16.00etan hasita, eta laister emango dituzte xehetasun guztiak. Ibilbide luzea du probak; iaz mende laurdena bete zuen. Gertutik, Euskal Herritik baina baita urrunagotik ere, Mediterraneo aldeko lehiakideak erakartzen ditu Oriaren Traineru Jaitsierak.
1 CRO_Orio 17:52
Emaitza guztiak ikusteko sakatu HEMEN
Mailak (3): Kadeteak; Jubenilak; Absolutuak
Modalitateak (6): 1x_2x_4x_2-_4-_8+_Emakume&Gizon
Iñarra eta Zorroza lehen postuetan Munduko Kopako zortzigarren proban
Mendi Lasterketako Euskal Selekzioko Ander Iñarra eta Mariza Zorroza nabarmendu dira BUFF® Epic Trail 42 km Munduko Kopako proban
Euskal Selekzioko Mayi Mujika eta Julen Martinez de Estibariz bosgarren postuan Olympo mendian
Gaurko puntuekin, biak izango dira, urrian, Limone Sul Gardan (Italia) jokatuko den finalean
Mendi Lasterketako Lineako 2019 Euskal Herriko Txapelketa
Hassan Ait Chaouk eta Amaia Amantegik irabazi dute Mendi Lasterketen Euskal Herriko Txapelketa
.