ARRAUNA
Oriaren Traineru Jaitsiera atzeratu egin dute
Orio Arraunketa Elkarteak jakinarazi berri du atzeratu egin duela otsailaren 13an jokatzekoa zen Oriaren XXVII Traineru Jaitsiera, COVID19 gaitzak eragindako pandemiaren bilakaera kontutan hartuta.
Hala, neguko estropada ezagunena den Orioko Traineru Jaitsiera, negu garaiko “kontxa txikia” deiturikoa, martxoaren 21ean, 10:00etan, jokatzea erabaki dute eta egun horretan egin ezin bada, bertan behera geratuko dela gaineratu dute antolatzaileek.
Orioko arraunketa elkarteak azaldu duenez probaren helburu nagusia neguko prestaketa egiten ari diren arraunlari eta elkarteen progresioa testatzeko aukera izatea da. Horregatik, COVID-19ak sortutako egoera dela eta, aurten partaidetza murriztea erabaki du elkarteak, eta soilik parte hartu ahal izango dute Gipuzkoako Eusko Label, Eusko Tren-ETE eta KAE ligetako taldeek. Emakumezkoen ontziek 4.000 metroko ibilbidea osatu beharko dute eta gizonezkoek 6000 metro. Jaitsieran parte hartu nahi duten ontziek martxoaren 15era arte izango dute irekita izen-emateko epea.
Iazko edizioa
2020ko urtarrilean, Oriaren XXVI. Traineru Jaitsiera lehiatu zen, non emakumezkoetan Orioko traineruak irabazi zuen eta gizonezkoetan Hondarribiko Ama Guadalupekoa nagusitu zen.
Guztira, 91 ontzi eta 1.300 arraunlari inguru aritu ziren kategoria guztiak kontutan hartuta, emakumeetan 20 traineru eta gizonetan 33 uretaratu zirelarik. Eguraldia lagun, jende asko bildu zen errio bazterrean estropada bertatik bertara ikusteko. Bere osotasunean hartuta, estropada luzea izan zen, izan ere, kategoria ezberdinetako lehiak egon ziren.
Emakumezkoen saioan Orioko trainerua nagusitu zen, bigarren sailkatu zen Arraun Lagunak taldeari 17 ehuneneko aterata. Hirugarren Donostiarra helmugaratu zen.
Ondoren, gizonezkoen senior mailako kategoriako ontziek abiatu zuten erlojuaren aurkako estropada. Hondarribia izan zen azkarrena, 19:10,50 denbora eginda. Ia bost segundora iritsi zen Santurtzi, eta hirugarren sailkatu zen Orio, 19:17:77 denborarekin.
Oriaren emakumezkoen Jaitsiera
1 Orio 14:08.24
2 Arraun Lagunak 14:08.41
3 Donostiarra 14:14
4 Hondarribia 14:18
Gizonezkoen estropada
1 Hondarribia 19:10,50
2 Santurtzi +4,96
3 Orio +7,27
4 Donostiarra +24,71
KAE 1 Ligan 13 ontzi egongo dira eta KAE 2 Ligan 10 edo 11
KAE1ean 13 izango dira Kaikuk izena eman eta gero eta KAE2an 11 azkenean ZumaiaBk bere parte hartzea baieztatzen badu
Ez da jokatuko distantzia luzeko aulki mugikorreko Gipuzkoako txapelketa
Igandean, urtarrilak 24, egitekoa zen lehiaketa ez da azkenean jokatuko, COVID19ak lurraldean izan duen bilakaera aintzat hartuta
Oriok jantzi du Euskotren ligako txapela
Oriotarrak jaun eta jabe izan ziren Zarautzen, bertako ikurrina irabazita ospatu zutelarik Euskotren Ligako txapela