ARRAUNA
Oriaren Jeitsiera lehiatu zen iragan larunbatean
Oriaren XXVI. Traineru Jaitsiera lehiatu da astebukaera honetan
Emakumezkoetan Orioko traineruak irabazi zuen eta gizonezkoetan Hondarribiko Ama Guadalupekoa nagusitu zen.
Orioko Traineru Jaitsiera jokatu zuten larunbatean, neguko estropada ezagunena, negu garaiko “kontxa txikia”. 91 ontzi eta 1.300 arraunlari inguru aritu ziren kategoria guztiak kontutan hartuta, emakumeetan 20 traineru eta gizonetan 33 uretaratu zirelarik.
Estropada eremuan ez da aldaketarik izan aurtengo edizioan, eta antolatzaileek bi ibilbide egokitu zituzten larunbaterako. Luzeenak 6.000 metro izan ditu, eta estropalariek Mapilen (Aginaga) izan zuten irteera puntua. Senior mailako gizonezkoak aritu ziren eremu honetan.
4.000 metroko ibilbidean, berriz, estropalariak Sarikolatik atera ziren. Eremu honetan mediterraneoko ontziek, emakumeek, jubenilek eta beteranoek egin zuten arraunean.
Eguraldia lagun, jende asko bildu zen errio bazterrean estropada bertatik bertara ikusteko. Bere osotasunean hartuta, estropada luzea izan zen, izan ere, kategoria ezberdinetako lehiak egon ziren.
Lehenengo llagutak, eta jubenil eta beterano mailako traineruak atera ziren. Hala, Mediterraneoko Llaguten kategorian Natació Badalona taldea izan da azkarrena. Kataluniako LLaguten artean Vogadors de Calafellek lortu du garaipena, eta jubenil mailako traineruek eta gizon eta emakumez osatutako traineruek kategoria berean parte hartu dute, eta Zumaiak lortu du denborarik onena.
Beteranoetan Perillo (13:56,51) taldeak irabazi zuen (marka berria ezarriz, 22 segundotan hobetu baitu Trintxerpek 2005an jarritakoa), atzetik bigarren Chapela (14:08,50) eta hirugarren Zarautz Arraun Elkarteko Badok 13 A ontzia (14:14,95).
Ondoren emakumezkoen txanda izan zen, non Orioko emakumezkoen trainerua nagusitu zen, bigarren sailkatu den Arraun Lagunak taldeari 17 ehuneneko aterata. Duela bi aste Hondarribian egondako lehia ezin estuagoaren bigarren saioa bizi izan genuen larunbatean. Gainera, oriotarrek ere Hibaikak 2017an (14:17,34) jarritako marka hobetzea lortu zuten, bederatzi segundotan. Hirugarren Donostiarra helmugaratu zen. 14:14 4 denbora eginez
Eta azkenik gizonezkoen senior mailako kategoriako ontziek abiatu zuten erlojuaren aurkako estropada. Hondarribia izan zen azkarrena, 19:10,50 denbora eginda. Ia bost segundora iritsi zen Santurtzi, eta hirugarren sailkatu da Orio, 19:17:77 denborarekin.
Oriaren emakumezkoen Jaitsiera
1 Orio 14:08.24
2 Arraun Lagunak 14:08.41
3 Donostiarra 14:14
4 Hondarribia 14:18
Gizonezkoen estropada
1 Hondarribia 19:10,50
2 Santurtzi +4,96
3 Orio +7,27
4 Donostiarra +24,71
ETE eta KAE ligetako jardunaldia jokatu zen asteburuan
Tolosaldea, Kaiku eta Busturialdea izan ziren irabazleak atzo Pasaian eta Elantxoben jokatu ziren traineru estropadetan
Ekin diote lehiari ETE eta KAE ligetan
Pasaian zein Getarian hasi zuten traineru denboraldia KAE eta ETE ligetako arraunlariek asteburuan lehiatutako jardunaldi bikoitzean
Oriok eta Hondarribiak irabazi dute Lekeitioko Ikurrina
Arraun denboraldiko liga nagusiak hasteko egun gutxi falta direla, Lekeitioko ikurrina lehiatu zen asteburuan