EUSKAL PILOTA

Oriamendiren Pilota Eskolako Txapelketa martxan jarri dute

2021/03/12

Argazkiak:oriamendi2010

Aurreneko aldiz jokatuko dute Galarretan, afizionatu mailako erremonte txapelketa: Oriamen­diren Pelota Eskolakoa, hain zuzen ere. Pasa den asteazkenean aurkeztu zuten, eta martxoaren 12tik apirilaren 23ra bitartean lehiatuko da, 10 erremontistekin.

Bost bikote arituko dira lehian. Julen Aguerrezabala Matxin VII.a  azpeitiarra eta Aitor Aiestaran hernaniarra, Julen Loitegi urnietarra eta Joseba Goikoetxea donostiarra, Ugaitz Susperregi Ibarguren lezoarra eta Iñaki Arizaga Akuxi aizarnazabaldarra, Odei Arregi tolosarra eta Aritz Eskudero andoaindarra eta Jon Irazu adunarra eta Aritz Murgiondo hernaniarra. Ligaxkarekin hasiko dute txapelketa, eta bikote guztiak ariko dira elkarren kontra. Asteazken eta ostiraletan izango dira partiduak, eta apirilaren 9an bukatuko da ligaxka.

Lehenengo jardunaldia ostiral honetan izango da, martxoak 12, aurreneko bi partiduak jokatuko direlarik, 18:00etan Galarretan: Loitegi-Goikoetxea eta Matxin VII-Aiestaran VI; eta Odei-Eskudero eta Irazu-Murgiondo.

ORIAMENDIREN PILOTA ESKOLAKO TXAPELKETA 2021

PUNTUAKETA SISTEMA:

40 tanto (irabazlea) 4 puntu

39tik 36 tantora 2 puntu

35tik 32 tantora 1 puntu

31tik 26 tantora 0 puntu

25 edo gutxiago -1 puntu

LIGAXKAREN EGUTEGIA:

Ligaxka martxoaren 12tik apirilak 9ra izango dira.

Martxoak 12 (ostirala), 18:00tan:

LOITEGI-GOIKOETXEA vs.  MATXIN VII.a-AIESTARAN VI.a

ODEI-ESKUDERO vs. IRAZU-MURGIONDO

Martxoak 17 (asteazkena), 18:00tan:

IRAZU-MURGIONDO vs. MATXIN VII.A-AIESTARAN VI.A

IBARGUREN-AKUXI vs. LOITEGI-GOIKOETXEA

Martxoak 26 (ostirala): Bi partida

Martxoak 31 (asteazkena): Bi partida

Apirilak 9 (ostirala): Bi partida

Txapelketako 5 jardunaldiak jokatu ostean, 4 bikote onenak pasako dira ondorengo fasera eta bikote bat kanpoan geldituko da.

4 bikote hauen gurutzaketak honakoak izango dira:

Ligaxkan 1. postuan sailkatu denak 4. aurka jokatuko du.

Ligaxkan 2. postuan sailkatu denak 3. aurka jokatuko du.

Partidu bakarrera izango dira semifinalak, apirilaren 16an eta bi bikote irabazleek jokatuko dute txapelketaren final haundia, apirilaren 23an.

Erremontearen Eguna ospatu da Galarretan

Erremontearen Eguna ospatu da Galarretan

Endika Barrenetxeak lortu zuen Urrezko Erremontea Saria aurrenekoz eta Estelarrean Juanenea-Ezkurra-Ion hirukoteak 40-35 irabazi zion Urriza eta Barrenetxeak osaturiko bikoari