PIRAGUISMOA

Neguko Euskadiko Piraguismo Txapelketa irabazi du Santiagotarrak

2021/03/11

Argazkiak: euskalkanoe.eus

Pasa den igandean, martxoak 7, Euskadiko Neguko Txapelketa jokatu zen Bidasoa ibaian, Irunen, bertan zazpi klubetako 140 palista baino gehiago elkartu zirelarik goizeko 10:30etatik aurrera.

Gizonezko Seniorrak, 23 urtez azpikoak eta juniorrak izan ziren lehenak uretaratzen, ondoren, kadeteen eta beteranoen txanda izan zelarik. Jarraian, K-1 senior, Sub-23, junior eta beterano emakumeei eman zitzaien irteera, eta amaitzeko, emakume kadeteak eta kanoa kadeteak irten ziren.

Klubaren aurrekaldeko pasealekua moztuta egon zen, lekua parte-hartzaileentzat bakarrik gordeta, oinezko guztiak S.D.Santiagotarrak-en instalazioen atzetik desbideratu zirelarik.

Kluben sailkapenari dagokionez, Santiagotarrak Kirol Elkarteak eskuratu zuen Neguko Euskadiko txapela, Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-adarreko P.K eta Barrika P. T. kluben aurretik sailkatuta.

Gizonezkoen banakako sailkapenei dagokionez, Senior K-1 mailan Mikel de Velascok (Getxo Kayaka) eskuratu zuen garaipena, 23 urtez azpikoetan Beñat Arsuaga nagusitu zen (S.D.Santiagotarrak), junior K-1 kategorian azkarrena Martin Miranda izan zen (S.D.Santiagotarrak) eta talde bereko Aimar Modenes kadete K-1an.

Beteranoen kategorian, 50 urte azpiekoetan munduko txapelduna izandako Oier Aizpurua (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-adarreko P.k.) nagusitu zen, eta 50 urte baino gehiagoko mailan berriz, talde bereko Xabier Osak eskuratu zuen txapela.

Emakumezkoei dagokionez, Irati Osak (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-adarreko P.k.) jantzi zuen Senior K-1 kategoriako txapela, Irene Gana (Barrika P.T.) 23 urtez azpiko K-1 kategorian nagusitu zen, Junior K-1ean Uxue Arsuaga (S.D.Santiagotarrak) eta Kadete K-1 mailan klub berean aritzen den Malen Juaristi. Beteranoetan, Maite Etxabe (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-adarreko P.k.) izan zen azkarrena.

Hurrengo hitzordua aste honetan bertan izango da, martxoaren 13an Zumaian, Gipuzkoako Txapelketa jokatuko baita, bertan kluben partaidetza handia espero delarik.

KAYAK

Reala txapeldun!

Reala txapeldun!

4-1 nagusitu zaio Alavesi XII. Euskal Herria Kopa 2022 edizioaren ‘A’ maileko finalean

San Ignacio txapeldun!

San Ignacio txapeldun!

‘B’ finalean, 1-1 amaitu ondoren, 7-6 nagusitu zaio Bizkerreri penalti jaurtiketan

Share This