EUSKAL PILOTA
Oriamendiren Pilota Eskolako Txapelketa martxan jarri dute
Aurreneko aldiz jokatuko dute Galarretan, afizionatu mailako erremonte txapelketa: Oriamendiren Pelota Eskolakoa, hain zuzen ere. Pasa den asteazkenean aurkeztu zuten, eta martxoaren 12tik apirilaren 23ra bitartean lehiatuko da, 10 erremontistekin.
Bost bikote arituko dira lehian. Julen Aguerrezabala Matxin VII.a azpeitiarra eta Aitor Aiestaran hernaniarra, Julen Loitegi urnietarra eta Joseba Goikoetxea donostiarra, Ugaitz Susperregi Ibarguren lezoarra eta Iñaki Arizaga Akuxi aizarnazabaldarra, Odei Arregi tolosarra eta Aritz Eskudero andoaindarra eta Jon Irazu adunarra eta Aritz Murgiondo hernaniarra. Ligaxkarekin hasiko dute txapelketa, eta bikote guztiak ariko dira elkarren kontra. Asteazken eta ostiraletan izango dira partiduak, eta apirilaren 9an bukatuko da ligaxka.
Lehenengo jardunaldia ostiral honetan izango da, martxoak 12, aurreneko bi partiduak jokatuko direlarik, 18:00etan Galarretan: Loitegi-Goikoetxea eta Matxin VII-Aiestaran VI; eta Odei-Eskudero eta Irazu-Murgiondo.
ORIAMENDIREN PILOTA ESKOLAKO TXAPELKETA 2021
PUNTUAKETA SISTEMA:
40 tanto (irabazlea) 4 puntu
39tik 36 tantora 2 puntu
35tik 32 tantora 1 puntu
31tik 26 tantora 0 puntu
25 edo gutxiago -1 puntu
LIGAXKAREN EGUTEGIA:
Ligaxka martxoaren 12tik apirilak 9ra izango dira.
Martxoak 12 (ostirala), 18:00tan:
LOITEGI-GOIKOETXEA vs. MATXIN VII.a-AIESTARAN VI.a
ODEI-ESKUDERO vs. IRAZU-MURGIONDO
Martxoak 17 (asteazkena), 18:00tan:
IRAZU-MURGIONDO vs. MATXIN VII.A-AIESTARAN VI.A
IBARGUREN-AKUXI vs. LOITEGI-GOIKOETXEA
Martxoak 26 (ostirala): Bi partida
Martxoak 31 (asteazkena): Bi partida
Apirilak 9 (ostirala): Bi partida
Txapelketako 5 jardunaldiak jokatu ostean, 4 bikote onenak pasako dira ondorengo fasera eta bikote bat kanpoan geldituko da.
4 bikote hauen gurutzaketak honakoak izango dira:
Ligaxkan 1. postuan sailkatu denak 4. aurka jokatuko du.
Ligaxkan 2. postuan sailkatu denak 3. aurka jokatuko du.
Partidu bakarrera izango dira semifinalak, apirilaren 16an eta bi bikote irabazleek jokatuko dute txapelketaren final haundia, apirilaren 23an.
II. San Migel Xare Irekiaren bigarren jardunaldia jokatu da
Emaitzak: Lopetegi- Karrikaburu 40 Larronde-Algaranondo 24 eta Borteyru III- Sistiage 40 Etxeberri- Funosas 31
Hasia da Euskal Herriko Bote Luzeko Txapelketa
Lehen jardunaldian, Bizkaia 1-ek 7-4 irabazi dio Gipuzkoari, Amikutzek 9-2 Senpere 2ri eta Senpere 1-ek 6-4 Itsasuri
Antiguako pilota txapelketako finalak larunbatean jokatu ziren
Emakumezkoetan Olatz Arrizabalaga, promesa mailan Fernández-Apezetxea bikotea eta elite mailan Elola eta Sarasa izan dira txapeldunak