EUSKAL PILOTA
Oriamendi Torneoko finalistak zehaztu dira
Martxoaren 16an jokatutako lehenengo finalerdian, Segurolak eta Zaldua I.ak 40-36 irabazi zuten Urrutia II.a-Aizpuru III.aren aurka, eta txapelketako lehen finalistak izan ziren. Lau erremontistek partidu berdindua eta polita jokatu zuten, baina 15-4ko partzial batek Segurolaren eta Zalduaren alde erabaki zuen partidua.
20ko berdinketaren ostean urdinek 25-31 ihes egin zuten, baina hor Urrutiak bihurritua izan zuen txorkatilan eta nabaritu egin zen. Zalduak hobeto atera zuen une horietan eta tanto erabakigarriak egin zituen eta Segurolak seriotasunez jokatu zuen, azkenean haien alde erori zelarik garaipena.
Partida polita izan zen eta Aizpuruk eraman zuen ekimena jokoan partiduaren erdialdean. Bere unerik onenak 25-31 ihes egin zutenean izan ziren, baina azkenean amore eman behar izan zuten.
Bigarren finalerdian, Goikoetxea V.a-Labaka eta Mirubia-Martirena bikoteak aritu ziren nor baino nor gehiago finalerako azken txartela eskuratu nahian.
Goikoetxeak eta Labakak ez zuten partidarik galdu ligaxkan eta finalerdian ere ez zuten hutsik egin, hartara finalera ailegatu direlarik porrotik jaso gabe. Hala ere, Mirubiak eta Martirenak 25eko berdinketara arte ondo eutsi zuten, baina orduan Labakak (partidako erremontistarik onena) min handia egin zuen sakearekin zabaletik aterata. Sakez egindako tanto erreskada egin zuen eta tartea irekitzea lortu zuten (26-30 eta 30-36), azkenean abantaila hori erabakigarria izan zelarik.
Esan bezala, Labaka primeran aritu zen kantxa gainean eta Goikoetxeak ere maila ona erakutsi zuen. Bikote galtzailean berriz, Martirena txukun aritu zen baina Mirubiak ez zuen aurreko lehietan erakutsitako mailari eutsi eta hortik ihes egin zien garaipena urdinei.
Labakak 16 tanto eta bi hutsegite egin zituen. Martirenak ederki atera zuen eta 16 tanto ere egin zituen, baina behar baino hutsegite gehiago egin zituen. Aurrelarien arteko borrokan, Goikoetxea hobeto aritu zen, guztira 14 tanto egin zituelarik.
Gauzak horrela, Goikoetxea V.a-Labaka eta Mirubia-Martirena bikoteak izango dira Oriamendi Torneoko finala jokatuko dutenak, datorren larunbatean, martxoak 27, Galarretan.
Oriamendi Torneoa
Master txapelketan aritu ez diren koadroko beste pelotari guztiak osatu dituzte bikoteak eta beraz guztira sei bikotek hartu dute parte lehiaketan: Zubiri-Etxarri, Mirubia-Martirena, Segurola-Zaldua I.a, Goikoetxea V.a-Labaka, Urrutia II.a-Aizpuru III.a eta Zaldua II.a-Larrañaga.
Bi multzotan egon dira banatuak sei bikoteak. A multzoan, Segurola-Zaldua I.a, Goikoetxea V.a-Labaka eta Zaldua II.a-Larrañaga. B multzoan berriz, Etxarri-Zubiri, Mirubia-Martirena eta Urrutia II.a-Aizpuru.
Multzo bakoitzeko bi lehenengoak pasa ziren finalerdietara eta azkena kanpoan geratu zen. Lehenengo fasea otsailaren 11ra arte jokatu da hiru jardunaldiko sei partidurekin. Jarraian, bi finalerdien txanda izan zen ta orain final haundia jokatuko da.
Zesta punta denboraldia uztailaren 16an hasiko da Donibane Lohizunen
Egungo puntistarik onenak izango dira abuztuaren 27ra arte luzatuko den denboraldiko txapelketa ezberdinetan
Galarreta pilotalekuak 50 urte bete ditu
1970. urteko ekainaren 13an inauguratu zen Hernaniko Galarreta frontoia eta ordutik erremontearen oinarria izan da
Pilota profesionala ekainaren 24an itzuliko da Eibarko Astelenan
Baiko Pilota eta Aspe enpresetako bikote mistoek neurtuko dituzte indarrak, 17:00etatik aurrera