FUTBOLA/EUSKAL HERRIA TXAPELA
Opariak zozketatuko ditugu EH Txapelaren finala ikusten doazenen artean

Opariak zozketatuko ditugu larunbatean II. Euskal Herria Txapelaren finala ikusten Gal stadiumera doazenen artean.
Hiru opari banatuko ditugu:
→ Bi pertsonentzako bazkaria Arzak jatetxean
→ Bi pertsonentzako egonaldia Koikili aterpetxean
→ Real Union Club futbol taldeko elastiko bat
Zozketa partidaren atsedenaldian egingo da, bertaratutakoen sarreren zenbakien artean.
Gogoratu, sarrerak on-line salgai direla, bai eta zuzenean ere Realaren dendetan (Donostia), Ibainageko bazkideen arretako bulegoan (Bilbo) eta Gal Stadiumean (Irun).
Twitter

SAILKAPENA 2017-2018
EUSKAL HERRIA TXAPELA
TALDEA | J | I | B | G | AG | KG | P | |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1 | R.SOCIEDAD | 6 | 4 | 2 | 0 | 10 | 3 | 14 |
2 | ATHLETIC | 6 | 2 | 2 | 2 | 6 | 7 | 8 |
3 | ALAVES | 6 | 2 | 0 | 4 | 6 | 9 | 6 |
4 | EIBAR | 6 | 1 | 2 | 3 | 4 | 7 | 5 |
Koldo Agirre Beasaingo alkatea finalari buruz
Koldo Agirre Beasaingo alkatea EHko Kopako finalari buruz aritu zitzaigun. https://www.youtube.com/watch?v=JoOPxOVLeZs
Real eta Athleticen entrenatzaileen finalaren inpresioak
Unai Gazpiok eta Juan Luis Fuentesek, Reala eta Athleticeko entrenatzaileek hurrenez hurren, Beasaingo finalaren inpresio batzuk bota dizkigute. https://www.youtube.com/watch?v=MGtUhENFY9o
Euskal Herria finalaren atarian gelditu da
XAKEA Partidu bakar bat bera ere galdu gabe Euskal Herria Europako Nazioarteko Talde Gazteen Xake Txapelketaren finalaren ataria gelditu da. Sailkatu ahal izateko multzoko lehen bukatu behar zuen, baina 5 berdinketarekin ezin izan du finalerako txartela...