FUTBOLA/EUSKAL HERRIA TXAPELA
Opariak zozketatuko ditugu EH Txapelaren finala ikusten doazenen artean

Opariak zozketatuko ditugu larunbatean II. Euskal Herria Txapelaren finala ikusten Gal stadiumera doazenen artean.
Hiru opari banatuko ditugu:
→ Bi pertsonentzako bazkaria Arzak jatetxean
→ Bi pertsonentzako egonaldia Koikili aterpetxean
→ Real Union Club futbol taldeko elastiko bat
Zozketa partidaren atsedenaldian egingo da, bertaratutakoen sarreren zenbakien artean.
Gogoratu, sarrerak on-line salgai direla, bai eta zuzenean ere Realaren dendetan (Donostia), Ibainageko bazkideen arretako bulegoan (Bilbo) eta Gal Stadiumean (Irun).
Twitter

SAILKAPENA 2017-2018
EUSKAL HERRIA TXAPELA
TALDEA | J | I | B | G | AG | KG | P | |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1 | R.SOCIEDAD | 6 | 4 | 2 | 0 | 10 | 3 | 14 |
2 | ATHLETIC | 6 | 2 | 2 | 2 | 6 | 7 | 8 |
3 | ALAVES | 6 | 2 | 0 | 4 | 6 | 9 | 6 |
4 | EIBAR | 6 | 1 | 2 | 3 | 4 | 7 | 5 |
Zegama-Aizkorri mendi maratoia, ekainaren 6an
2020ko edizioa bertan behera utzi behar izan ostean, datorren urteko data zehaztu du lasterketaren antolakuntzak
Itziar Lete, Gipuzkoako Pilota Federazioaren presidente berria
Danok Bat Pelotazale Elkarteko kidea, gainera, kargua hartzen duen lehenengo emakumea da
Alaves 2-1 Eibar
Alavesen garaipenarekin amaitu da V. Euskal Herria Txapela 2020/21 edizioaren zazpigarren partida. Athletic-Reala izango da hurrengo norgehiagoka, abenduaren 31n.