FUTBOLA/EUSKAL HERRIA TXAPELA
Opariak zozketatuko ditugu EH Txapelaren finala ikusten doazenen artean

Opariak zozketatuko ditugu larunbatean II. Euskal Herria Txapelaren finala ikusten Gal stadiumera doazenen artean.
Hiru opari banatuko ditugu:
→ Bi pertsonentzako bazkaria Arzak jatetxean
→ Bi pertsonentzako egonaldia Koikili aterpetxean
→ Real Union Club futbol taldeko elastiko bat
Zozketa partidaren atsedenaldian egingo da, bertaratutakoen sarreren zenbakien artean.
Gogoratu, sarrerak on-line salgai direla, bai eta zuzenean ere Realaren dendetan (Donostia), Ibainageko bazkideen arretako bulegoan (Bilbo) eta Gal Stadiumean (Irun).
Twitter

SAILKAPENA 2017-2018
EUSKAL HERRIA TXAPELA
TALDEA | J | I | B | G | AG | KG | P | |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1 | R.SOCIEDAD | 6 | 4 | 2 | 0 | 10 | 3 | 14 |
2 | ATHLETIC | 6 | 2 | 2 | 2 | 6 | 7 | 8 |
3 | ALAVES | 6 | 2 | 0 | 4 | 6 | 9 | 6 |
4 | EIBAR | 6 | 1 | 2 | 3 | 4 | 7 | 5 |
Bi Harri Txapelketa jokatu zen igandean Aritzbatalden
Karmele Gisasola Zelai III.a-k eta Mikel Lopetegi Urra-k jantzi zituzten txapelak, azken honek marka berria ezarrita
Antiguako Txapelketa hastear da
Abuztuaren 10ean abiatuko da 73. edizioa, Ultzamako Larraintzarren
Erlantz Garciaren taldeak jantzi ditu Plazandreak saioko txapelak
Finalean Reyes Azkoitiaren taldea 3-0 gaindituta