MENDI LASTERKETAK
Onditz Iturbe eta Gontzal Murgoitio azkarrenak, Arrasate-Udalatx mendi lasterketan
Argazkiak: Arrasate Udalatx Mendi Lasterketa
Iragan igandean, apirilak 10, Arrasate-Udalatx mendi lasterketaren seigarren edizioa jokatu zen non Onditz Iturbe eta Gontzal Murgoitio nagusitu ziren. Are gehiago, aurretik Oihana Azkorbebeitiak eta Asier Larruzeak zuten errekorra ondu zuten.
Gizonezkoen lehian, Gontzal Murgoitio elorrioarra izan zen azkarrena, orain arte Asier Larruzeak zuen errekorra –1.47.37– ondu zuelarik, 1.47.22ko denbora eginda. Lasterketaren buruan izan zen hasieratik, bost laguneko taldetxoan joan zelarik Udalaitzeraino baina igoeran erritmoa gogortu eta aurrera egin zuen bakarrik. Azkenean, bera izan zen helmugaratzen aurrena, lehengo errekorra hamabost segundoan apurtu zuelarik. Asier Larruzea gueñestarra sailkatu zen bigarren (1.50.13), eta Aritz Kortabarria arrasatearra hirugarren (1.54.37).
Emakumezkoetan Onditz Iturbek ez zuen areriorik izan. Hasieratik jarri zen lasterketaren buruan, eta atzean utzi zituen Oihana Azkorbebeitia eta Malen Osa. Gainera, Azkorbebeitiaren errekorra –2.11.06– ondu zuen 2.07.32ko denbora eginda. Emakumezkoen podiuma Oihana Azkorbebeitia abadiñarrak –2.11.17– eta Malen Osa oñatiarrak –2.13.31– osatu zuten.
Beteranoen sailean berriz, Oihana Azkorbebeitiak irabazi du emakumezkoen saria eta Unai Intxaurragak gizonezkoena.
SAILKAPENAK
Emakumezkoak
1 ITURBE ARGINZONIZ ONDITZ 02:07:32 IGORRE
2 AZKORBEBEITIA URIZAR OIHANA 02:11:17 ABADIÑO
3 OSA ANSA MALEN 02:13:31 OÑATI
4 URRUTIA YURREBASO AINARA 02:13:36 ARETXABALETA
5 URIBARRI MARTINEZ AINARA 02:18:55 OÑATI
6 GARAY ANDREA 02:20:36 06:42:00 GASTEIZ
7 ZABALA BRUÑA ANE 02:23:05 ARRASATE
8 ARASKETA IRANZO OIHANE 02:30:51 EIBAR
9 ABASOLO MUJIKA GARAZI 02:35:13 ARETXABALETA
10 IRIGOYEN ODRIOZOLA UXOA GETARIA
Gizonezkoak
1 MURGOITIO ESPARZA GONTZAL 01:47:22 ELORRIO
2 LARRUZEA FERNANDEZ ASIER 01:50:13 GUEÑES
3 KORTABARRIA RAJADO ARITZ 01:54:37 ARRASATE
4 LETE BIAIN XABIER 01:54:52 OÑATI
5 DIAZ ORTEGA DIEGO 01:55:39 ALBACETE
6 AJURIA AITOR 01:56:51 OTXANDIO
7 ORMAETXEA EZPELETA IBAI 01:58:49 ARRASATE
8 LEJARZEGI URIZAR EKAITZ 01:59:43 AJANGIZ
9 CANTOS ANTONIO 01:59:48 ALBACETE
10 MADINA AIZKORBE IBAI 01:59:54 BERROBI
Oier Ariznabarreta eta Maite Maiora nagusitu dira Sara korrika trail lasterketan
Lasterketa ederra izan zen, eguraldi bikaina lagun, orotara 700 parte-hartzaile izan zirelarik
Kosta Trail mendi-lasterketa ekainaren 19an itzuliko da
21 kilometrotako mendi-maratoi erdia lasterketa nagusia izaten jarraitzen du, 20 eta 7km-ko martxak ere lehiatuko direlarik
Nahia Quincoces-Igone Campos eta Aitor Ajuria-Asier Alonso, Binakako Eski txapeldunak
Euskal Selekzioko emakumezkoen bikoak ere garaipena lortu zuen 2022ko Gran Altitoy-Ternua lasterketan