MENDI LASTERKETAK
Oihana Kortazarrek hiru eguneko Sanabria Trail proba irabazi du
Oihana Kortazarrek nagusitasun osoz irabazi du hiru eguneko Sanabria Trail proba
Mutrikun bizi den elgetarrak 11 ordu, 44 minutu eta 28 segundotan osatu du Zamorako kirol proba. Aroa Sio bigarren sailkatuari, esaterako, ia ordubeteko tartea atera zion. Galiziarrak 12 ordu, 40 minutu eta 4 segundo behar izan zuen proba amaitzeko. Lucinda Sousa hirugarren sailkatuak, aldiz, ia bi ordu beranduago amaitu zuen proba, brazildarrak 13 ordu, 35 minutu eta 56 segundotan osatu zuelarik ibilbidea.
Urriaren 16tik 18ra bitartean jokatu zen Zamoran Ultra Sanabria lasterketa. Parte hartzaileek 110 kilometro egin behar izan zituzten hiru etapatan banatuta, eta Oihana Kortazarrek guztira 11 ordu, 44 minutu eta 28 segundo baliatu zituen proba osatzeko.
Lehen etapa (34,7 km-koa, 2.150m-ko desnibel positiboa eta 2.140m-ko desnibel negatiboa) gogorra izan zen oso, batez ere, klimari dagokionez. Hotz handia egin zien, eta 2.000 metroko kotatatik goiti izotza topatu zuten. Kortazarrek 4 ordu, 1 minutu eta 3 segundotan amaitu zuen, bigarren sailkatuari, Aroa Siori, 9 minutuko aldea aterata.
Bigarren etapan, 43 kilometroko eta 2.220 metroko goranzko desnibela zituen ibilbidean, euskal lasterkaria aise gailendu zen. 4 ordu, 21 minutu eta 21 segundoko denborarekin, Siori 25 minutu atera zizkion.
Hirugarrena etapa erregina izan zen: 32 kilometro eta 1.640 metroko desnibel positiboa. 3 ordu, 22 minutu eta 4 segundotan amaitu zuen ibilbidea, Siori berriro ere 20 minutuko aldea aterata.
Burumendi Mendizale Elkarteko kideak, gainera, etapa guztietan nagusitu zen, eta jokoan egon ziren hiru maillotak ere eskuratu zituen: sailkapen nagusiko urdina, jaitsierakoa eta mendikoa. Hortaz aparte, probako errekorra ere hautsi zuen.
Urriaren 29tik azaroaren 1era Azores irletan (Portugal) lehiatuko duen lasterketa prestatzeko baliatu du Kortazarrek Sanabriako proba. Sanabriakoak ez bezala, Azore uharteetan jokatuko denak lau etapa izango ditu. Proba hori, gainera, Golden Trail Championship-erako baliagarria da. Hots, munduko lasterkari sasoikoenetarikoak han izango dira.
Elena Loyo eta Gotzon Solaegi gailendu dira Laudio Herria VII. lasterketan
LASTERKETAK 350 lagun inguruk hartu dute parte gaur goizean Laudiotik abiatu den lasterketan. 11:30etan puntutan hasi da lasterketa Lamuza parketik, eta 10km korri egin ostean, herriko plazara iritsi dira lehen lasterkariak. Adin guztietako gizon...
Gasteiz Hiria XIV. lasterketaren bideoa
LASTERKETAK Hemen duzue aurreko azaroaren 3an, Gasteiz zeharkatu zuen herri lasterketaren bideoa. Izen emateak, beroketak, irteera, korrikaldiak, helmugaratzeak, sari banaketa eta omenaldia. On egin!...
Diego Cuadrado eta Laura Garcia azkarrenak Gasteiz Hiriaren 14. edizioan
LASTERKETAK Goizeko 11:00etan eman dio hasiera Jon Esturo EH Kirola Elkarteko kideak Gasteiz Hiria XIV. Herri Lasterketari. 500 bat lagun aurkitzen ziren irteera marraren atzean Gasteiz zeharkatuko zituen 10 kilometroak egiteko prest. Eguraldia lagun, adin...