MENDI LASTERKETAK
Oihana Kortazar eta Ibai Makazaga garaile Talai Mendi Trail lasterketan
Talai Mendi Trail lasterketa jokatu zen pasa den asteburuan Orion, Talai Mendi elkarteak antolatuta. Lasterketak 14 kilometro zituen eta guztira 228 korrikalarik parte hartu zuten.
Goizeko 9:30etan hasiera eman zioten lasterketari herriko plazan parte hartzaileek, eta aldapa gora ekin zioten abiatu eta metro gutxira, eliza aldera. Erritmo bizia izan da lasterketaren hasierarik eta horrek asko gogortu zuen korrikalarien lana.
Gizonezkoei dagokionez, Ibai Makazaga zarauztarrak lortu zuen garaipena helmugan 59:44 denbora eginda (berak bakarrik lortu du ordubetetik jaistea), Pello Perez (1:01:39) izan zen bigarren eta Aitor Regillaga (1:01:41 ) hirugarren.
Emakumezkoen artean borroka estuagoa egon zen eta azkenean Oihana Kortazar (01:05:38) gailendu zen, Onditz Iturbek (1.07.13) eta Oihana Azkorbebeitiaren (1.08.05) aurretik.
Hauek dira sailkapenak:
Gizonezkoak
1. 1 1 MAKAZAGA ARISTI, IBAI 0:59:44 4:16 ORIO
2 167 PEREZ IGARZABAL, PELLO 1:01:39 0:01:55 4:24 HERNANI
3 130 REGILLAGA BELOKI, AITOR 1:01:41 0:01:57 4:24 TOLOSA
4 81 FERNANDEZ ARIN, JULEN 1:01:49 0:02:05 4:25 HONDARRIBIA
5 168 FROEMMING ALDANONDO, BEÑAT 1:02:07 0:02:23 4:26 IDIAZABAL
6 57 URRESTARAZU, JOSU 1:02:23 0:02:39 4:27 IDIAZABAL
7 26 USANDIZAGA ZUBIAURRE, MIKEL 1:03:07 0:03:23 4:31 AIA
8 93 GIJARRO IRURETAGOIENA, JOKIN 1:03:22 0:03:38 4:32 ZUMAIA
9 79 SERRANO CALVO, ANDER 1:03:39 0:03:55 4:33 IDIAZABAL
10 158 GARATE, XABIER 1:04:05 0:04:21 4:35 ZARAUTZ
Emakumezkoak
1. 21 220 KORTAZAR ARANZETA, OIHANA 1:05:38 0:05:54 4:41 MUTRIKU
2. 26 17 ITURBE ARGINZONIZ, ONDITZ 1:07:13 0:07:29 4:48 IGORRE
3. 31 217 AZKORBEBEITIA URIZAR, OIHANA 1:08:05 0:08:21 4:52 ABADIÑO
4. 54 182 ETXEZARRETA GURRUTXAGA, MAITE 1:11:27 0:11:43 5:06 AZPEITIA
5. 96 156 ZUBILLAGA, OHIANA 1:17:38 0:17:54 5:33 TOLOSA
6. 102 28 URIBE NAVARRO, ROSA 1:18:09 0:18:25 5:35 USURBIL
7. 104 89 ARROSPIDE GARMENDIA, LAIANE 1:18:34 0:18:50 5:37 TOLOSA
8. 109 12 AMILIBIA ARRUTI, NEREA 1:19:04 0:19:20 5:39 ZARAUTZ
9. 117 69 USANDIZAGA ZUBIAURRE, AINHOA 1:21:34 0:21:50 5:50 AIA
10. 121 184 FERNANDEZ BARRADO, ANE 1:22:53 0:23:09 5:55 DONOSTIA
Zaid Ait Malek eta Denisa Dragomir nagusi Gorbeia Suzien lasterketan
Euskal selekzioko korrikalariak bikain aritu ziren: Lide Urrestarazuk 3. postua lortu zuen eta Ander Iñarrak 2.postua
Gasteiz Duatloia urriaren 10ean egingo da
Sprint distantziako lasterketaren I. edizioan 300 atletak baino gehiagok hartuko du parte
Jon Duran eta Enara Oronozek irabazi dute Urduñako Mendi Duatloia
Errelebokako sailkapenean Ibon Ruiz de Alda eta Hugo Teixeira nagusitu ziren