MENDI LASTERKETAK
Oihana Azkorbebeitiak Kangas Mountain Maxi Trail mendi lasterketa irabazi du
Argazkiak: Kangas Mountain
Kompty Sport kirol klubak antolatuta, Kangas Mountain mendi lasterketak lehiatu ziren pasa den asteburuan Cangas de Onis herrian, Asturiasen. Hiru lasterketa izan ziren guztira: Speed Trail (12 km), Original Trail (33 km) eta Maxi Trail (58 km).
Bi urteko etenaldiaren ondoren, aurten indartsu itzuli da Kangas Mountain proba, bertan 1.500 bat korrikalarik parte hartu dutelarik.
Lasterketarik luzeenean, 3.500 metroko desnibel positiboa izan duen Maxi Trail proban, emakumeetan Oihana Azkorbebeitia lasterkari abadiñarra nagusitu zen (7.09.58), eta Silvia Trigueros, bera ere abadiñarra, sailkatu zen bigarren (8.06.24). Gema Carcoba kantabriarrak osatu zuen emakumeen podiuma (8.56.18). Azpimarratzekoa da Azkorbebeitia seigarren helmugaratu zela partaide guztien artean, hau da, bost gizonezko baino ez ziren sailkatu bere aurretik.
Emakumezkoen sailkapena:
1 OIHANA AZKORBEBEITIA URIZAR 07:09:58
2 SILVIA AINHOA TRIGUEROS GARROTE 08:06:24
3 GEMA CARCOBA FERNANDEZ 08:56:18
4 ANA REVILLA BONED 09:32:44
5 ANABEL RUIZ GUTIERREZ 09:41:51
6 ROCIO NAREDO ROJO 09:57:22
7 EVA MARIA RICO TEJEDOR 10:23:44
8 MANUELA SUAREZ MENDEZ 10:36:06
9 TATIANA MAGDALENA CASTAÑO 10:47:03
10 ANNE-CHARLOTTE DE FROISSARD 11:06:11
Maxi Traila
27. Kangas Mountaineko Maxi Trailak 58 kilometro egiten ditu Cangas de Onís eta Parres kontzejuetako mendietan zehar.
Cangas de Oniseko erdigunetik abiatuta, ibilbideak Arbolin tontorrera eta La Cerica tontorrera eramaten ditu parte-hartzaileak, eta Cangas de Onisera itzultzen da, Sella ibaia gurutzatuz Erromatar Zubi mitikotik, La Cogolla eta Collau L ‘Andrin ibaira joan aurretik.
Jaitsi ondoren, berriz ere Sella ibaia zeharkatu eta Dobra bere ezkerreko ertzetik igotzea tokatzen da, hirugarren igoerari aurre egin aurretik, eguneko gogorrena. Següencoko gainaren gailurrera iristean, lasterkariak Cangas de Oniseko helmugara jaisten dira ondoren.
Euskadiko trail txapelketa lehiatu zen Abadiñon
Emakumeetan Onditz Iturbe nagusitu zen eta gizonetan Oier Ariznabarreta
Martin Fiz maratoia urriaren 31n jokatuko da
Maratoia bere modalitate guztietan itzuliko da: 42, 21 eta 10 kilometroko lasterketak egongo dira
Gasteizko Ironman-a irailera atzeratu dute
Ironmanak irailaren 5ean izango du bigarren edizioa Gasteizen, 2020ko atzerapenaren ostean