EUSKAL SELEKZIOA/MENDI LASTERKETAK

Oihana Azkorbebeitia hirugarren, Munduko Kopako bederatzigarren proban

2019/07/22

[BIDEOA] Oihana Azkorbebeitia hirugarren sailkatu da Royal Sky Marathon Gran Paraiso lasterketan.Anboto

Gaurko emaitzari eskerrak seigarren dago orain Munduko Kopako sailkapen nagusian.

Skyrunner Munduko Kopak denboraldiko bederatzigarren hitzordua izan du gaur, Italiako Alpeetan, Ceresole Reale herrian. Guztira, 420 korrikalarik ekin diote mendi lasterketari, 06:30ean hasita. 55 kilometroko proba izan da, 4.141 metroko desnibel positibokoa, Gran Paraiso Parke Nazionalean. Oihana Azkorbebeitia korrikalari abadiñarrak ere parte hartu du bertan, eta hirugarren helmugaratu da, 8.45.35eko denbora eginda. Ragna Debats holandarrak irabazi du proba nesketan (7.52.40) eta Myriam Guillot frantsesa izan da bigarrena (8.14.53). “Mendi-mendiko lasterketa izan da, buruagaz jokatuta korritu beharrekoa, helmugara osorik heldu gura izanez gero behintzat”, adierazi du korrikalari abadiñarrak helmugara ailegatzeagaz batera. “Oso gustura ibili naiz. Hiru neska katalanekin batera joan naiz luzaroan, lasterketa erdi baino gehiago. Laugarren, bosgarren, seigarren eta zazpigarren joan gara. Gero, hirurak atzean uztea lortu dut eta lasterrera hirugarren joan dena harrapatu dut, neska bulgariar bat. Leher eginda ailegatu naiz helmugara, baina pozarren, podium postuetan”, gaineratu du. Gaurko hirugarren postuari eskerrak, Azkorbebeitia seigarren dago orain Munduko Kopako sailkapen nagusian.

Jokin Ibarra: “Euskal selekzioak merezi du?”

Jokin Ibarra: “Euskal selekzioak merezi du?”

Espero dezagun, itzulitakoan, aipatu medioak eta besteak egindako ezikusia nolabait konpontzea eta merezi duten arreta egitea, finean, kirol mailan K-1 modalitatea xumea izan arren, euskal selekzioaz ari garelako.