EUSKAL SELEKZIOA

Ofizialtasunaren aldeko eguna, ekainaren 26an, Bilbon

by | 2021/06/18

 

Euskal Kirol Selekzioen aldeko eguna egingo da ekainaren 26an Bibon, ‘GU ERE BAI!’ ekimenak deituta

Egun osoko egitaraua izango du: goizean, mendi martxa eta biziklea itzulia; eguerdian, bertsolariak eta herri kirolak eta arratsaldean itsas martxa eta kalejira. Haurrentzako egitarau berezia ere izango da egunean zehar. 

Euskal selekzioen ofizialtasuna aldarrikatzeko eguna izango da ekainaren 26a (larunbata). Goizean goiz hasita eta arratsalderako kirol eta kultur ekitaldi ezberdinak antolatu ditu Gu ere bai! euskal kirola sustatzeko ekimenak.

Zazpi ekitaldi nagusi

Egun osoko egitarauan zazpi ekitaldi nagusi antolatu ditu, Euskal Herritik mundura! lemapean.

  • Goizeko 10etan Mendi martxa bat abiatuko da San Mames zelaiaren kanpokaldetik. Bilbo inguruko lau orduko ibilbidea izango da, eta bazkalordurako, Arriaga inguruko gune nagusira helduko dira mendizaleak.
  • Ordu berean, 70 km inguruko bizikleta itzuli bat aterako da leku beretik. Txirrindulariak Balmasedara joan etorri bat egingo dute, euskal kirolen ofizialtasuna errepidean aldarrikatuz.
  • Bilboko Areatzaraino helduko da Euskal selekzioen aldeko itsas martxa ere, ur kirolariek gauzatua: arrauna, kayak, surf, sup, igerilariak….
  • Eguerdiko 12:00etan Arriaga antzokiaren aldamenean egongo den eskenatokian Hitzaren kirol nazionala ekitaldia hasiko da. Amets Arzallus, Oihana Bartra, Unai Iturriaga eta Jone Uria bertsolariek saioa eskainiko dute. Hizkuntza eta doinua, neurriak eta errimak hizkuntzaren kirol nazionalean.
  • Ordu batetan Herri kirolen txanda izango da Arriagako gunean. Harrijasotzaileak, lasto altxatzea, ingudea eta beste zenbait erakustaldi izango dira bertara hurbiltzen direnen gozamenerako.
  • Haurrentzako egitarau berezia egongo da egun osoan zehar. Egurrezko haur jolasak, ipuin kontalaria eta “Printzesa eta futbolaria” antzezlanarekin gozatu ahal izango dute Euskal Herriko haurrek, Bilbora hurbiltzen diren neska mutikoek.
  • Musikarekin lagunduta, Kalejira bat aterako da arratsaldeko 17:00etan Arriaga plazatik. “Euskal Herritik mundura! Euskal selekzioa / OFIZIALTASUNA” pankartaren atzetik, Bilboko kale artean hedatuko da kirolari, kirolzale eta euskal herritarren deiadarra. Ekitaldi nagusia, kalejiraren ostean izango da; egunari amaiera eman eta datozen hilabeteetan Gu ere bai! Euskal kirolaren aldeko ekimenak egin asmo dituenak aurreratuz, beti ere Euskal Herriko kirolarien alde eta euskal selekzioen ofizialtasuna aldarrikatu eta gauzatzeko bidean.

Zazpi aldarrikapen

Ofizialtasunaren aldeko egunaren karira, Gu ere bai! ekimenak zazpi aldarrikapenetan bildu ditu Euskal Herriaren izaerarekin bat kirol alorrean bulzatzen duen herri jarduera:

  • Euskal kirola: Ez dugu kirol bat edo bestea bultzatzen, euskal kirola da gure xedea.
  • Lurraldetasuna Euskal Herriko zazpi lurraldeetan ari gara, zazpi lurraldeak aintzat hartzen dituen ekimena da gurea, gure aldarrikapena da Euskal Herri osoko kirolari eta kirolzaleona da.
  • Hizkuntza Euskara da gure marka. Euskarak egiten gaitu euskaldun. Kirola eta hizkuntza.
  • Berdintasuna Gizon eta emakumeen berdintasuna, parekidetasuna aldarrikatzen dugu kirol munduan ere.
  • Aniztasuna Aukera berdintasuna, kirolari guztien eskubideak. Normaltasuna helburu.
  • Ofizialtasuna Euskal selekzioen ofizialtasuna eta nazioarteko lehiaketetan parte hartzeko eskubidearen alde ari gara lanean.
  • Nazioartekotasuna Euskal Herritik mundura! Hori da gure xedea. Gure kirola, gure kirolariak, gure herria eskubide guztiekin nazioartean aritzeko gabiltza lanean.

Eneko Bidegain: “Futbola politika da”

Eneko Bidegain: “Futbola politika da”

“Frantziak Munduko Futbol kopako finala jokatzeak –eta irabazteak– karga politiko handia du. Ez gara kirolaz ari. Politika da, eta politika bakarrik. Kirolaren mozorro azpian eta jokoaren aitzakian, Frantziak sekulako gola sartu digu euskaldunoi”