Zer da Euskal Herria Kirola?

Jatorria

2009ko Gabonetan, “Euskal Herriko Kirolariok” kirolari elkarteak Kirolhaerria” izeneko jaialdia antolatzea erabaki zuen. Anoetako belodromoan (Donostia) egin zen jaialdi horrek amaiera ematen zien ordu arte egindako hainbat biltzarri, eta bertan aldarrikapena eta kirola uztartu ziren. Jaialdi hartan 7.000 pertsona inguru bildu ginen, eta hainbat modalitateko euskal kirolarien 2.000 atxikimendu baino gehiago lortu genituen. Ekitaldia amaitzeko, manifestu bat irakurri zen. Manifestu horretan, Euskal Herri osoko kirol egitura propioaren inguruan zegoen demanda sozialari erantzungo zion antolaketa-egitura bat sortu beharra eta kirol guztietan nazioarteko ordezkaritza ofiziala lortu beharra azpimarratu zen. Jaialdiari amaiera bikaina emateko, kirolari guztiak eszenatokira igo ziren, Iribar eta Kortabarria kirolariak, ikurrina lagun, buru zirela. Horrela, gogora ekarri zen 1975. urtean, Atotxako derbian, gure ikurrina legalizatu aurretik zabaldu zen irudia. Horrela sortu da Euskal Herria Kirola, euskal kirolarietatik eta jaialdi horretan adierazitako konpromisotik sortutako erakundea.

Helburuak

Kontuan hartuta Euskal Herria, gaur egun, estaturik gabeko nazioa dela, Euskal Herria Kirola, irabazi asmorik gabeko erakundea, “Kirolaren Goi Kontseiluaren” baliokide izango litzake, hau da, edozein estatutan kirol nazionala arautzen eta antolatzen duen instituzioaren baliokide. Euskal Herria Kirola erakundearen jardun-eremua Euskal Herriko 7 lurralde historikoetara zabaltzen da, eta horrela, erakunde honek egungo hutsunea betetzen du. Hauek dira gure helburu nagusiak:

  • Kirol guztietako ligak, kopak eta txapelketak antolatzea, Euskal Herriaren eremuan.
  • Euskal selekzioen ofizialtasunaren aldeko jarduera irmoa garatzea, eta gure kirolariek eta klubek Europako eta munduko txapelketetan zuzenean parte hartzea ahalbidetze bidean lan egitea, horien parte-hartzea zuzenean nazioarteko federazioekin kudeatuz eta, hori posible ez denean, nazioarteko txapelketa alternatiboak antolatuz.
  • Euskal Herriko kirolaren nazioarteko ordezkaritza lortzea.
  • Euskal kirola dokumentatzea eta sustatzea.

Bidea ez da hasi besterik egin. Kirola egitez gain, Euskal Herriarekiko sentimenduak batzen gaitu. Indarrak metatu eta geure muga eta geure baliabideekin, Euskal Herriko kirolariok barne-bilduko gaituen etxea eraiki dugu; Euskal Herria Kirola. Zuk ere parte izan nahi baduzu, batu zaitez!

Berriak

Eibar-Athletic, ostiralean

Eibar-Athletic, ostiralean

Ostiralean, irailak 25, gaueko 21:00etan jokatuko da Eibar-Athletic partida, V. Euskal Herria Txapela 2020/21 edizioaren lehena