PIRAGUISMOA

Neguko Euskadiko Piraguismo Txapelketa irabazi du Santiagotarrak

2021/03/11

Argazkiak: euskalkanoe.eus

Pasa den igandean, martxoak 7, Euskadiko Neguko Txapelketa jokatu zen Bidasoa ibaian, Irunen, bertan zazpi klubetako 140 palista baino gehiago elkartu zirelarik goizeko 10:30etatik aurrera.

Gizonezko Seniorrak, 23 urtez azpikoak eta juniorrak izan ziren lehenak uretaratzen, ondoren, kadeteen eta beteranoen txanda izan zelarik. Jarraian, K-1 senior, Sub-23, junior eta beterano emakumeei eman zitzaien irteera, eta amaitzeko, emakume kadeteak eta kanoa kadeteak irten ziren.

Klubaren aurrekaldeko pasealekua moztuta egon zen, lekua parte-hartzaileentzat bakarrik gordeta, oinezko guztiak S.D.Santiagotarrak-en instalazioen atzetik desbideratu zirelarik.

Kluben sailkapenari dagokionez, Santiagotarrak Kirol Elkarteak eskuratu zuen Neguko Euskadiko txapela, Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-adarreko P.K eta Barrika P. T. kluben aurretik sailkatuta.

Gizonezkoen banakako sailkapenei dagokionez, Senior K-1 mailan Mikel de Velascok (Getxo Kayaka) eskuratu zuen garaipena, 23 urtez azpikoetan Beñat Arsuaga nagusitu zen (S.D.Santiagotarrak), junior K-1 kategorian azkarrena Martin Miranda izan zen (S.D.Santiagotarrak) eta talde bereko Aimar Modenes kadete K-1an.

Beteranoen kategorian, 50 urte azpiekoetan munduko txapelduna izandako Oier Aizpurua (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-adarreko P.k.) nagusitu zen, eta 50 urte baino gehiagoko mailan berriz, talde bereko Xabier Osak eskuratu zuen txapela.

Emakumezkoei dagokionez, Irati Osak (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-adarreko P.k.) jantzi zuen Senior K-1 kategoriako txapela, Irene Gana (Barrika P.T.) 23 urtez azpiko K-1 kategorian nagusitu zen, Junior K-1ean Uxue Arsuaga (S.D.Santiagotarrak) eta Kadete K-1 mailan klub berean aritzen den Malen Juaristi. Beteranoetan, Maite Etxabe (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-adarreko P.k.) izan zen azkarrena.

Hurrengo hitzordua aste honetan bertan izango da, martxoaren 13an Zumaian, Gipuzkoako Txapelketa jokatuko baita, bertan kluben partaidetza handia espero delarik.

KAYAK

Aviron Bayonnais 1-Pauldarrak 11

Aviron Bayonnais 1-Pauldarrak 11

Pauldarrak 2. multzoko lehen kanporaketa pasatu ondoren San Ignacioren aurka jokatuko dute hurrengo kanporaketa, 3. multzotik bigarren fasera pasako den taldea erabakitzeko.

Reala 3-Athletic 1: Reala 2018ko txapelketaren buru

Reala 3-Athletic 1: Reala 2018ko txapelketaren buru

FUTBOLA/EUSKAL HERRIA TXAPELA   Argazkia: Juan Carlos RUIZ / FOKU [naiz.eus] → berria.eus: Baten poza, bestearen ezina → naiz.eus: La Real se impone al Athletic en el derbi de Anoeta Reala 3 - 1 Athletic Reala: Moya; Raul Navas, Llorente, Elustondo (Odriozola,...

Zarautz 2-Oiartzun 3

Zarautz 2-Oiartzun 3

Aldez aurretik Asti Txikiko partidan Oiartzun faborito argia bazen ere, oso lehiatua izan da, Zarautz aurretik jarri da, eta azken uneraino ez dute lortu oiartzuarrek garaipena.