BOXEOA

Nazioartean onartua izan da Euskal Boxeo Federazioa

2018/11/12

[EUSKO JAURLARITZA irekia.eus]   Euskal Boxeo Federazioa Nazioarteko Boxeo Federazioko (IBF) kide ofizial bezala onartua izan da, bidean Eusko Jaurlaritzako Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren zuzendaritzaren babesa jaso ostean

  • Jaurlaritzaren izenean, Jon Redondok nabarmendu du pausu horrek duen garrantzia euskal federazioen nazioarteko aitortza ofizialaren ikuspegitik.
  • Bestetik, Basque Teamek iragarri du Kerman Lejarraga boxeolaria bekadun berria dela eta Fundazioaren zerbitzuak baliatu ahal izango dituela.

Bilbao, 2018/11/07

Eusko Jaurlaritzako Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren zuzendari Jon Redondok, Euskal Boxeo Federazioko ordezkariekin batera, federazio hori Nazioarteko Boxeo Federazioko (International Boxing Federation –IBF–) kide ofizial bezala onartua izan dela iragarri du gaur goizean, Bilbon izandako prentsaurreko batean. Adierazi duenez, pausu hori mugarri bat da euskal federazioen nazioarteko aitortza ofizialaren ikuspegitik eta lagunduko du boxeoa Euskadin bultzatzen. Prentsaurreko horretan, Redondok iragarri du Kerman Lejarraga boxeolari bizkaitarra Basque Teameko bekadunen zerrendan sartu dela eta Eusko Jaurlaritzaren mende dagoen fundazioaren babesa jasotzen hasiko dela.

Euskal Boxeo eta Gizeko Kirolen Federazioko idazkari tekniko Bartolome Torralba, Basque Team Fundazioko koordinatzaile Olatz Legarza eta Kerman Lejarraga bera izan dira, Redondorekin batera, prentsaurrekoan. “Ikuspegi juridiko batetik, federazioen eta, bere kasuan, euskal selekzioen ofizialtasuna eta nazioarteko aitortza zenbait kiroletan da posible, ez guztietan. Dena den, aitortza hori lortu ahal izateko eskaria formalki egin beharra dago. Euskal Boxeo eta Gizeko Kirolen Federazioak pausu hori eman du eta, egun, boxeoaren arloan nazioartean prestigioa duen erakunde bateko kide ofiziala da. Kirol horrek, gainera, badu bere tradizioa eta pisua Euskadin”, adierazi du Redondok.

Beste federazio batzuk

Testuinguru horretan, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren zuzendariak esan du ofizialtasuna eta nazioarteko aitortza lortzeko bide horri ekitea erabakitzen duten federazio guztien “bidaide izateko prest” dagoela Eusko Jaurlaritza. “Euskal Boxeo Federazioak Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren zuzendaritzaren babesa izan du prozesu horretan. Badakigu bide horri ekiteko prest dauden federazio gehiago daudela, aitortza hori ahalbidetzen duten kiroletan, eta gure laguntza izango dutela azpimarratu nahi dugu”, adierazi du.

Euskal Boxeo Federazioaren izenean, Torralbak pausu honen garrantzia nabarmendu du, nazioartean ospe handia duen erakunde bat den heinean. “Boxeoa kudeatzen duten nazioarteko lau erakundetako bat da IBF. New Jerseyen (AEB) du bere egoitza eta ospe handia dauka nazioartean. Nazioarteko aitortza ofizial hau berri oso ona da, berez, Euskal Boxeo eta Gizeko Kirolen Federazioarentzat. Biltzar eta hauteskundeetan eta boxeo arautegietan bozkatzeko aukera ematen digu. Kide gisa hiru urte eman ondoren, zuzendaritza-karguak hartzeko aukera izango dugu ere. Eta, hirugarrenik, euskal boxeolariek mundu mailako sailkapenetan dituzten posizioak defendatzeko aukera emango digu. Halaber, lehentasuna izango dugu Euskadin nazioarteko txapelketak edo torneoak antolatzeko”, aipatu du.

Lejarraga, Basque Teamen

Bestetik, prentsaurrekoan iragarri da Kerman Lejarraga Basque Team Fundazioak laguntzen dituen kirolarien zerrendan sartu dela (irudi eskubideei lotutako laguntza baten bidez). Bekak dakarren laguntza ekonomikoaz gain, Morgako boxeolariak Basque Teamek bere kirolariei eskaintzen dizkien zerbitzuez gozatzeko aukera izango du. Olatz Legarzak azaldu duenez, coaching zerbitzuaz gain, era askotako aholkularitza eskaintzen zaie kirolariei: medikua, teknikoa, lan eta ikasketen ingurukoa edota irudi eta komunikazio mailan. Horrez gain, Fadurako Kirol Teknifikaziorako Zentroa erabili ahal izango du. “Basque Team orain dela 11 urte jaio zen goi mailako euskal kirola babesteko xedearekin, eta Kerman Lejarraga nazioartean osperik handiena duen euskal kirolarietako bat da egun, IBF beraren nazioarteko rankingak agerian uzten duten bezalaxe. Ondorioz, logikoa iruditzen zaigu Lejarragak Basque Teamen babesa izatea eta zerbitzuak erabiltzeko aukera izatea”, gaineratu du Legarzak.

Kerman Lejarragak welter pisuko Europako Txapeldunaren titulua defendatuko du BECen, hilaren 17an, Frankie Gavin britainiarraren aurka, eta hitzordu horren atarian pozik agertu da Basque Team babesa jasotzeagatik. “Fundazioaren laguntza hori benetan eskertzen dut, oso baliogarria izango zait-eta kirolari moduan hobetzen jarraitzeko. Bestetik, boxeolari bezala, oso positiboa iruditzen zait Eusko Jaurlaritzaren mende dagoen Basque Team euskal boxeolariak babestea”, adierazi du.

<div style=" position: relative;padding-bottom: 56.25%;padding-top: 35px;height: 0;overflow: hidden;"><!-- [et_pb_line_break_holder] --> <iframe scrolling="no" src="https://www.eitb.eus/eu/get/multimedia/screen/id/5973915/tipo/videos/kirolak/" frameborder="0" marginwidth="0" marginheight="0" scrolling="no" style="position: absolute;top:0;left: 0;width: 100%;height: 100%;" ></iframe></div>

Twitter

<a class="twitter-timeline" data-height="400" data-theme="light" data-link-color="#981CEB" href="https://twitter.com/ehkirola?ref_src=twsrc%5Etfw">Tweets by ehkirola</a> <script async src="https://platform.twitter.com/widgets.js" charset="utf-8"></script>
Alex Aranbururen garaipena Sestaon

Alex Aranbururen garaipena Sestaon

Helmugarako hamar kilometroren faltan erasoa jo zuen ezkiotarrak eta Sestaora bidean abantailari eutsita garaipena erdietsi zuen

Eibar-Reala, apirilaren 26an

Eibar-Reala, apirilaren 26an

Gaueko 21:00etan hasiko da, Ipurua futbol zelaian. V. Euskal Herria Txapela 2020/21 edizioaren hamazazpigarren partida izango da