MENDIKO LASTERKETAK
Nahia Quincoces-Igone Campos eta Aitor Ajuria-Asier Alonso, Binakako Eski txapeldunak
Nahia Quincoces eta Igone Campos, emakumezkoetan, eta Aitor Ajuria eta Asier alonso, gizonezkoetan, Binakako Euskadiko Eski txapelketan garaile. Euskal Selekzioko emakumezkoen bikoak ere garaipena lortu zuen 2022ko Gran Altitoy-Ternua lasterketan
Eskiari dagokionez, asteburuko hitzordua Altitoy Ternua Handian zegoen jarrita. Larunbatean Euskadiko Eski Txapelketa jokatu zen, binaka, eta igandean Altitoy-Ternua 2022 proba egin zen, Barages Luz Ardiden, Pic du Midi eta Tourmalet tontor mitikoetan.
Euskadiko Binakako Eski Txapelketari dagokionez, gizonezkoetan, Aitor Ajuriak eta Asier Alonsok osatutako Euskal Selekzioko bikotea jaitsi zen azkarren, 3:05:06ko denbora erabili zutelarik ibilbidea betetzeko. Atzetik, baina oso gertu, Joan Ander Aranburu eta Rafa Urbizu podiumeko bigarren tiraderara igo ziren.
Emakumezkoetan berriz, Euskal Selekzioko Nahia Quincoces eta Igone Campos eskiatzaileek garaipena erdietsi zuten, Maddi Arrazola eta Janire Agirreren aurretik helmugaratuz.
SAILKAPENAK
GIZONEZKO SENIORRAK
- Aitor Ajuria eta Asier Alonso
- Jon Ander Aranburu eta Rafa Urbizu
- Aitor Otxoa eta Lander Álvarez
EMAKUMEZKO SENIORRAK
- Nahia Quincoces eta Igone Campos
- Maddi Arrazola eta Janire Agirre
GIZONEZKO BETERANOAK
- Aitor Otxoa eta Lander Alvarez
- Ángel Olaso eta Roberto Milukua
- Luismi Hernando eta Enrique Zamorano
Bestalde, igandean frogatuta geratu zen Altitoy-Ternua euskal eskiatzaileen erreferentziazko proba izaten jarraitzen duela Pirinioetan, eski-giroa paregabea baita bertan, eta euskal ordezkaritzaren garaipenak ohikoak direlako.
Nazioarteko zirkuituari atxikitako lehiaketaren barruan, Altitoy-Ternua diziplina honetako 5 proba onenen artean dago, eta emakumezkoetan Nahia Quincoces eta Igone Campos Euskal Selekzioko eskiatzaileek nagusitasunez irabazi zuten, 6:54:13ko denborarekin. Gizonezkoetan Martin Stofner eta Filippo Beccari italiarrak izan ziren lehenak helmugan 5:17:28ko denborarekin. Lasterketako maila bikaina dela eta, oso azpimarragarria da euskal selekzioaren kideen jarduna: zazpigarren postua Asier Alonso eta Aitor Ajuriarentzat eta hamaikagarrena Jon Ander Aranburu-Rafa Urbizu bikotearentzat. Beteranoetan Yoann Caillotek eta Lionel Bouzonek osatutako bikotea izan zen irabazlea, eta podiumera iritsi ziren, zehazki, hirugarren postuan, Aitor Otxoa eta Lander Álvarez.
Lehiaketa herrikoian, B ibilbide batean, berriz ere euskal eskiatzaileak izan ziren nagusi parte hartu zuten 73 bikoteen artean. Ander Uriarte (Pol-Pol Mendizale Taldea) eta Ainara Uribarri (Zortzietakoak KE) izan ziren azkarrenak 4:22: 27ko denborarekin.
Bertan behera utzi dute Azkoitiko XVI. Herri Lasterketa
Osasun krisiak bultzatuta guztien ongizatearen alde egiteko hautua egin du probaren antolakuntzak
Mikel Linazisorok Obaba (9a zailtasuna) bidea kateatu du Baltzolan
Euskal Selekzioko kidea den bergararraren hirugarren 9ª zailtasuna da bere ibilbidean
2021eko mendiko lasterketen rankinga, bertan behera
Edonola ere, Euskal Mendi Federazioak lineako, bertikaleko eta ultra distantziako txapelketak aurrera ateratzen saiatuko da