MENDIKO LASTERKETAK
Nahia Quincoces eta Iñigo Martinez de Albornoz, Causiat Extreme probako irabazleak
Nahia Quincoces eta Iñigo Martínez de Albornoz, 9. Causiat Extreme 2022ko irabazleak
Asteburu honetan Mendiko Eskiko Causiat Extreme klasikoaren bederatzigarren edizioa izan da. Euskal Selekzioaren parte-hartzea bikaina izan da, gure selekzioko bi parte-hartzailek podiumeko lekurik altuena eskuratu baitute: Nahia Quincoces (Lekeitioko Lumentza) eta Iñigo Martinez de Albornoz (Club Vasco de Camping) izan ziren onenak senior kategorian.
Lehian sartu ziren lehenak emakumeak izan ziren, eta hor gure ordezkari nagusia Nahia Quincoces izan zen. Bere nagusitasuna erakutsi zuen, ibilbidea 1:50:50ean osatuz, eta atzetik zebiltzanak baino 5 minutu lehenago helmugaratuz.
Gizonezko seniorren kategorian berriz, Iñigo Martinez de Albornozek borroka gogorra izan zuen Antonio Alcalderekin, baina azkenean donostiarrak 64 segundo atera zizkion helmugan bere aurkari nagusiari. Martinez de Albornozek 1:42:30ko denbora behar izan zuen mendiko eskiko egutegiko proba zorrotz hau osatzeko. Gipuzkoako eskiatzailearen garaipenaz gain, Euskal Selekzioak seigarren postua lortu zuen Asier Alonsorekin, eta zortzigarrena Jon Ander Arambururekin.
Prestakuntza-kategorietan ere lorpen handiak egon ziren Euskal Selekzioa osatzen dutenen artean. Aitor Ugarte izan zen onena 20 urtez azpiko proban; podium bikoitza emakumezkoen 20 urtez azpikoan, Carlota Martínez de Aragonen bigarren postuarekin eta Sara Arregiren hirugarren postuarekin; eta Elur Zaldua hirugarrena izan zen 18 urtez azpiko lasterketan.
GIZONEZKO SENIORRAK
1 Iñigo Martínez de Albornoz
2 Antonio Alcalde
3 Miguel Caballero
6 Asier Alonso
8 Jon Ander Aramburu
EMAKUMEZKO SENIORRAK
- Nahia Quincoces
- Uxue Fraile
- Leire Ezpeleta
20 URTEZ AZPIKO GIZONEZKOAK
- Aitor Ugarte
- Theo Soulat
- Baptiste Lascoumettes
18 URTEZ AZPIKO EMAKUMEZKOAK
- Ana Armendariz
- Carlota Martínez de Aragón
- Sara Arregi
18 URTEZ AZPIKO GIZONEZKOAK
- Francho Herráez
- Juan Tabuenca
- Elur Zaldua
2021eko Zegama-Aizkorri, bertan behera
Iaz bezala, pandemiaren eraginez ezinezkoa zitzaion antolakuntzari guztion segurtasuna bermatzea
Ander Noain eta Inma Pereirok irabazi dute Arbizuko duatloia
Maila absolutoan Ander Noainek eta Inma Pereirok irabazi zuten eta proba motzean berriz, Julen Andueza eta Claudia Martinez nagusitu ziren
Urriaren 3an jokatuko da Zumaia Flysch Trail lasterketa
Dena den, ekainaren erdialdera hartuko da azken erabakia COVIDaren bilakaeraren arabera