EUSKAL PILOTA

Nafarroan eta Errioxan jokatuko dira 2022ko GRABNI Txapelketako finalerdiak

by | 2022/04/19

Argazkiak: euskalpilota.org

2022ko G.R.A.B.N.I txapelketako finalerdiak erabakita geratu dira. Guztira 12 jaialdi jokatuko dira Nafarroan eta Errioxan bai Ezker Hormako zein Trinketeko txapelketetan. Finalerdi hauetako irabazleek apirilaren 29 eta 30 eta maiatzaren 1eko Gasteizko finaletarako jadanik sailkatuak dauden federazioen aurka lehiatuko dira.

GRABNI Txapelketa Eskal Herriko federazio ezberdinetako selekzioen arteko lehiaketa ospetsua da, Errioxakoak ere parte hartzen duelarik (Gipuzkoa, Araba, Bizkaia, Nafarroa,  Iparralde eta Errioxako federazioen selekzioak, alegia).

Aurten, GRABNI normaltasunera itzuli da bi urteko ziurgabetasunaren ostean eta txapelketaren oinarriak berreskuratu ditu, pandemiak azken bi urteetan aldatu ostean. Hitzordua bertan behera geratu zen 2020an, eta 2021ean, berriz, hainbat modalitaterik gabe eta lehiaketa-sistema murritzagoarekin egin zen.

Lehenik, ligaxka jokatu dute guztiek, martxoaren 13ko asteburuan hasi eta apirilaren 10ekora bitartean. Behin ligaxka amaituta, asteburu honetan jokatuko dituzte finalerdiak, Nafarroa eta Errioxan. Nafarroan 8 jaialdi eta Errioxan 4 jaialdi jokatuko dira asteburu guztian zehar eta bertako irabazleek apirilaren 29 eta 30 eta maiatzaren 1ean Gasteizen jokatuko diren finaletarako txartela irabaziko dute.

Finalak ETB zuzenean eta Euskadiko Euskal Pilota Federakuntzako sare sozialetatik streaming bidez emango dira.

Hauek dira asteburuan jokatuko diren norgehiagokak:

G.R.A.B.N.I 2022

TRINKETEA – FINALERDIAK

-GIPUZKOA vs. NAFARROA ESKUZ BANAKA GAZTEAK

-NAFARROA vs. GIPUZKOA ESKUZ BINAKA GAZTEAK

-ARABA vs. GIPUZKOA ESKUZ BANAKA 22 AZPIKOAK

-NAFARROA vs. GIPUZKOA ESKUZ BINAKA 22 AZPIKOAK

-ARABA vs. GIPUZKOA PALETA GOMA EMAKUMEZKO NAGUSIAK

-NAFARROA vs. BIZKAIA PALETA GOMA GIZONEZKO NAGUSIAK

-ERRIOXA vs. BIZKAIA ESKUZ BANAKA NAGUSIAK

-BIZKAIA vs. ARABA ESKUZ BINAKA NAGUSIAK

EZKER HORMA-FINALERDIAK

-GIPUZKOA vs. BIZKAIA PALETA LARRUZ NAGUSIAK

-BIZKAIA vs. GIPUZKOA PALA MOTZA NAGUSIAK

-GIPUZKOA vs. NAFARROA ESKUZ BANAKA GIZONEZKO GAZTEAK

-NAFARROA vs. GIPUZKOA ESKUZ BINAKA GIZONEZKO GAZTEAK

-NAFARROA vs. GIPUZKOA PALETA GOMA EMAK. NAGUSIAK

-BIZKAIA vs. ARABA PALETA GOMA EMAK. 22 AZPIKOAK

-NAFARROA vs. GIPUZKOA PALETA GOMA EMAK. GAZTEAK

-BIZKAIA vs. NAFARROA ZESTA PUNTA BINAKA GAZTEAK

-BIZKAIA vs. ARABA ZESTA PUNTA BINAKA NAGUSIAK

-IPARRALDE vs. BIZKAIA ZESTA PUNTA BANAKA GAZTEAK

-IPARRALDE vs. BIZKAIA ZESTA PUNTA BANAKA 22 AZPIKOAK

-IPARRALDE vs. BIZKAIA ZESTA PUNTA BANAKA NAGUSIAK

-GIPUZKOA vs. BIZKAIA PALETA GOMA GIZONEZKO NAGUSIAK

-ARABA vs. GIPUZKOA PALETA LARRUZ 22 AZPIKOAK

-GIPUZKOA vs. BIZKAIA PALA MOTZA 22 AZPIKOAK

-GIPUZKOA vs. ERRIOXA PALA NAGUSIAK

-BIZKAIA vs. IPARRALDE ESKUZ BINAKA EMAK. NAGUSIAK

-NAFARROA vs. BIZKAIA ESKUZ BANAKA GIZO. 22 AZPIKOAK

-NAFARROA vs. BIZKAIA ESKUZ BINAKA GIZO. 22 AZPIKOAK

-NAFARROA vs. ERRIOXA ESKUZ BANAKA GIZO. NAGUSIAK

-GIPUZKOA vs. ERRIOXA ESKUZ BINAKA GIZO. NAGUSIAK

-ERRIOXA vs. BIZKAIA FRONTENIS EMAKUMEZKO NAGUSIAK

Share This