HERRI KIROLAK/SOKATIRA
Nafarroako sokatira txapelketa mistoaren lehen jardunaldia egin da Antsoainen
Pasa den urriaren 16an eman zitzaion hasiera aurtengo Nafarroako sokatira txapelketari Leitzan, aurreneko txapelen jabeak nortzuk izango ziren bi jardunaldietan erabaki zelarik honako kategorietan: gizonezkoak aritu ziren zortzinaka eta 620 kiloz azpiko kategorian eta emakumezkoak seinaka, 375 kiloz azpikoan.
Azkenean, Nafarroako sokatira txapelketa irabazi zuen Lesakako Beti Gaztek, bi kategorietan Txantreari irabazita Barasoainen jokatutako finaletan.
Gizonezkoen zein emakumezkoen lehiaketaren ondoren, txapelketa mistoaren txanda izan da, non sei talde arituko diren lanean, zortzinaka (lau emakume eta lau gizonezko), 550 kiloz azpiko kategorian: Amaiur, Antsoain, Araxes, Berriozar, Beti Gazte eta Txantrea.
Lehen jardunaldia Antsoainen jokatu zen pasa den larunbatean, urriaren 30ean, arratsaldeko 17:00etan hasita, non Berriozarren kontra tiraldi bat galdu arren, Beti Gazte izan zen berriro ere irabazlea, guztira 6 puntu pilatuta. Atzetik, bigarren sailkatu zen Txantrea (5 puntu) eta hirugarren Berriozar (4 puntu). Amaiur laugarren izan zen (3 puntu), Antsoain B bosgarren (2 puntu) eta Antsoain A seigarren (puntu 1).
Esan bezala, Beti Gaztek aurtengo txapelketa osoko lehen tiraldia galdu zuen Berriozarren kontra. Txantreak Beti Gazteren kontra izan ezik beste guztiak irabazi zituen eta Berriozarrek Txantrearen kontrako biak eta Beti Gazteren kontrako bat galdu zituen, baina gainerakoak irabazi zituen.
Nafarroako txapelketa mistoko bigarren jardunaldia azaroaren 6an, larunbatean 17:00etan jokatuko dute Elizondon, bi jardunaldietan puntu gehien lortzen duten bi taldeek jokatuko dutelarik finala, egun berean.
Nafarroako sokatira txapelketa mistoa, 550 kilotan
Sailkapena. Antsoain, larunbata, urriak 30, 1. jardunaldia
Beti gazte 6 puntu
Txantrea 5 puntu
Berriozar 4 puntu
Amaiur 3 puntu
Antsoain B 2 puntu
Antsoain A 1 puntu
Beñat Zarrabeitia: “Despachos y competitividad, claves hacia la oficialidad”
Beñat Zarrabeitiaren erreportajea [GARA 2018.09.02], Euskal Selekzioaren auziaren norabidean urrats kualitatiboak emateko beharraz
Euskal Herria munduko mailarik gorenean sokatiran
SOKATIRA Euskal Herriak ordiezkaritza ofiziala izan du Txinako Xuzhou herrian jokatu den Goma gaineko Munduko Sokatira Txapelketan: sei talde eta euskal selekzio bat aritu dira euskal banderapean. Emaitza, halakoa. Hamasei domina ekarri dituzte: urrezko bi,...