HERRI KIROLAK/SOKATIRA
Nafarroako sokatira txapelketa mistoa irabazi du Beti Gaztek
Nafarroako txapelketa mistoan sei talde aritu dira lanean, zortzinaka (lau emakume eta lau gizonezko), 550 kiloz azpiko kategorian: Amaiur, Antsoain, Araxes, Berriozar, Beti Gazte eta Txantrea.
Aurtengo lehiaketak bi jardunaldi izan ditu, joan den larunbatean Antsoainen jokaturikoa eta larunbat honetan Elizondon egindakoa, hain zuzen ere.
Urriaren 30ko lehen jardunaldian, Berriozarren kontra tiraldi bat galdu arren, Beti Gazte izan zen irabazlea, guztira 6 puntu pilatuta. Atzetik, bigarren sailkatu zen Txantrea (5 puntu) eta hirugarren Berriozar (4 puntu). Amaiur laugarren izan zen (3 puntu), Antsoain B bosgarren (2 puntu) eta Antsoain A seigarren (puntu 1).
Gauzak horrela, Nafarroako sokatira txapelketa mistoko bigarren jardunaldia lehiatu zen pasa den igandean, azaroaren 6an, larunbatean 17:00etan Elizondon. Ondoren, txapelketako bi saioetan puntu gehien lortu zituzten bi taldeek jokatu zuten finala.
Azkenean, tiraldi guztiak irabazita, Lesakako Beti Gazte izan zen garailea, finalean Txantreari gailenduta. Berriozar hirugarren izan zen, Amaiur laugarren, Antsoain B bosgarren eta Antsoain A seigarren.
Beraz, Nafarroako txapel guztiak (gizonezkoak zortzinaka 620 kiloko kategorian, emakumezkoak seinaka 375 kiloko kategorian eta mistoa zortzinaka 550 kiloko kategorian) irabazi ditu Beti Gaztek.
Behin Nafarroako lehiaketak amaituta, orain Euskal Herriko 4×4 sokatira txapelketaren txanda izango da. Lehen jardunaldia datorren larunbatean egingo da, azaroaren 13an, Larrabetzun arratsaldeko 17:00etatik aurrera.
Bertan, alde batetik 21 urte azpiko neska eta mutilak arituko dira, honako taldeen partehartzearekin: Antsoain A eta B, Abadiño A eta B, Berriozar A eta B, Goiherri A eta B, Badaiotz eta Araxe. Eta bestetik senior gizonezkoek ere neurtuko dituzte indarrak: Beti Gazte, Berriozar, Txantrea, Antsoain, Ibarra, Bizindar, Amaiur eta Abadiño.
Beti Gazteko emakumeek 540 kiloko Euskal Herriko txapela jantzi dute
Gizonezkoen 600 kiloko kategoriako lehen jardunaldia ere jokatu zuten, non Laukizko Gaztedi taldea nagusitu zen
640 kiloko Euskal Herriko sokatira txapela jantzi dute Beti Gazteko mutilek
Emakumezkoen 540 kiloko bigarren jardunaldia ere jokatu zen larunbatean Berangon
640 kiloko Euskal Herriko sokatira txapelketako bi jardunaldi jokatu dira
Emakumezkoen 540 kiloko lehen jardunaldia ere lehiatu zen igande honetan