HERRI KIROLAK/SOKATIRA
Nafarroako launakako sokatira txapelketa larunbatean hasiko da
Nafarroako 4x4ko Sokatira txapelketa hasiko da datorren larunbatean, apirilaren 23an, Lekunberrin. Gizonezkoen eta emakumezkoen kategoria bakoitzeko bi jardunaldi jokatuko dituzte eta mistoan, aldiz, bakarra. Bigarren jardunaldia apirilaren 30ean jokatuko dute Lesakako udal pilotalekuan (17:00).
Lekunberriko lehen jardunaldian, emakumezkoak 255 kilotan eta gizonezkoak 320 kilotan lehiatuko dira. Gizonezkoetan, orotara bost talde arituko dira lehian: Txantrea, Beti Gazte, Berriozar, Amaiur eta Antsoain. Emakumezkoetan, berriz, Amaiurrek bi laukote aterako ditu, Araxesek bezala. Beti Gazte, Antsoain eta Txantrea ere lehiatuko dira. Kategoria hauetako bigarren eta azkeneko jardunaldia maiatzaren 7an jokatuko dute Antsoainen eta bertan banatuko dituzte txapelak. 20 urtez azpiko eta kadete mailako lehen jardunaldia ere orduan jokatuko da.
Tartean, apirilaren 30ean Lesakan txapelketa mistoa jokatuko dute (280 kilotan). Amaiurrek hiru talde aterako ditu, bina Beti Gaztek eta Berriozarrek eta bana Antsoainek eta Araxesek.
Maiatzaren 14an, Betelun, emakumezkoen eta gizonezkoen pisu arinetako (235 eta 300 kilo) lehen jardunaldia eta 20 urtez azpiko eta kadete mailako txapelketaren bigarren jardunaldia jokatuko dituzte. Emakumezkoen pisu arinean, Araxes A, Araxes B, Amaiur, Berriozar, Beti gazte eta Txantrea arituko dira. Gizonezkoen pisu arinean, aldiz, Amaiur, Berriozar eta Txantreak bina talde aterako dituzte eta Beti Gaztek eta Antsoainek bana.
Azkenik, maiatzaren 21ean jokatuko dute azkeneko jardunaldia Berriozarren. Emakumezkoen 235 kiloko eta gizonezkoen 300 kiloko txapela bertan erabakiko da eta 20 urtez azpikoek eta kadeteek hirugarren jardunaldia, eta jarraian, lehen bi sailkatuen arteko finalak izango dituzte.
Mikel Lopetegi “Urra”, laugarrenez txapeldun harri txikiekin
Xabat Olaizola bigarren sailkatu zen, Izeta IV.a hirugarren eta Iraitz Arruti laugarren
Euskal Herriko ingude-jasotze txapelketa irabazi du Josu Marturetek
Euskal Herriko txinga-eroate txapelketan berriz, Kerman Perez de Heredia arabarra nagusitu zen
Jokin Eizmendik irabazi du Euskal Herriko Harri Handien Txapelketa
Bigarren egin du Iñigo Eizagirre ‘Eiza’k eta hirugarren Jon Unanue ‘Goenatxo III’ak