EUSKAL PILOTA
Nafarroako Foru Komunitatea Txapelketa, fase erabakigarrian
Argazkiak: emakumemastercup.eus
Nafarroako Foru Komunitateko Txapelketa fase erabakigarrian sartu da bere bi modalitateetan
Parte-hartze handiko lehen jardunaldien ondoren, Nafarroako Foru Komunitatea Txapelketa fase erabakigarrian sartu da bere bi modalitateetan, esku-huskakoan eta gomazko paletakoan. Asteburu honetan, Tafallak eta Etxarri-Aranatzek bi jardunaldi garrantzitsu hartuko dituzte, eta bi diziplinen txapeletarako bidea asko argituko da bertan.
Larunbatean Tafallan eskua izango da protagonista, ikusmin handiko partaidekin. Mailaka, pilota mistoko final-laurdenetako kanporaketak hartuko ditu eliteetan. Bertako irabazleak ekainaren 20an Uharte Arakilen jokatuko diren finalaurrekoetan arituko dira, uztailaren 3an Navarra Arenan, jokatuko diren finalak begiz jota dituztela.
Goizean, halaber, promozioko ligaxkako azken partidak jokatuko dira aurrera egitea lortzen duten bikoteek larunbat arratsaldean bertan, Tafallako Eretan jokatuko dituztelarik finalerdiak, 15:00etatik aurrera. Ez dira hemen amaitzen emozioak, gazteen pilota goxoko finalerdiak ere jokatuko baitira, finalerako txartela jokoan dela.
Igandean Etxarri Aranatzen gomazko paleta izango da protagonista, eta 8 partida jokatuko dira: gazteen, 2. maila, 1. maila eta eliteen finalerdiak hain zuzen ere. Sailkatutako bikoteak ekainaren 26an jokatuko diren finaletan neurtuko dira, 17: 00etatik aurrera, berriz ere Sakanako herri eder honetako frontoian.
Pilotazaleek, beraz, lehen mailako partidak dituzte aukeran, giro paregabean eta ingurune seguruan, osasun-protokoloak goitik bera jarraitzen dituzte eta.
Nafarroako Foru Komunitatea txapelketa
Nafarroako Foru Komunitateko Txapelketaren lehen edizioa, erraietara itzultzea moduko bat izango da Emakume Master Cupentzat, izan ere, bere nortasun-ezaugarri nagusietako bat berreskuratuko baitu lehiaketak, bere izaera irekia eta parte-hartzailea alegia. Nafarroako Pilota Federazioaren laguntzarekin Nafarroako Gobernuak bultzatutako txapelketa honetan, nahi duten pilotari guztiek parte hartu ahal izango dute parte, hau da, inskripzio libreko txapelketa bat izango da, non pilotari federatuak zein federatu gabekoak parte hartu ahalko duten.
Baina, era berean, etorkizunera begirako urrats bat ere izango du Nafarroako hainbat pilotalekutan jokatuko den lehiaketa honek, izan ere, eskuzko lehiaketez gain (binaka pilota goxoarekin eta mistoarekin), lehen aldiz paleta gomazko lehiaketa bat ere jokatuko da. Honek are gehiago zabalduko du parte hartzaile potentzialen kopurua, asko baitira modalitate honetan jokatzen duten emakumeak.
Ostegunean hasi zen Baztan-Errekako gaztetxoen laxoa txapelketa
Bost talde ariko dira, hiru Doneztebekoak eta bi Iruritakoak eta abuztuaren 6an jokatuko dute finala Arraiozko plazan
San Fermin Torneoaren bigarren jardunaldia jokatu da
Urriza-Aizpuru bikoteak Juanenea-Barrenetxea IV.arekin jokatuko du finalerako txartela
Gipuzkoako pala egokituko txapelketako finalak jokatu dira
Teniseko paletan aritu ziren adimen urritasuna duten kirolariak, eta gomazko paletan gurpildun aulkian daudenak