EUSKAL PILOTA
Nafarroako eskuz banakako zein bost eta erdiko paleta goma txapelketak lehiatu dira
Argazkiak: Nafarroako Pilota Federazioa
Nafarroako kluben arteko eskuz banakako zein bost eta erdiaren barruko paleta goma txapelketako finalak jokatu zituzten pasa den igandean, Iruñeko Labrit pilotalekuan, lehenengo, bigarren eta hirugarren mailakoak.
Paleta gomako txapelketan, Dabid Albiasu narbartearrak eta eskuz banakakoan Oberenako Iosu Iruritak jantzi zituzten lehenengo mailako txapelak.
Bigarren mailan, eskuz Javier Oskozek lortu zuen garaipena eta paletari dagokionez, Joseba Arizmendik eraman zuen txapela etxera.
Azkenik, hirugarren mailako txapelketetan, Javier Bustince izan zen txapelduna eskuz binakakoan eta Mikel Iribarren paletakoan.
Nafarroako txapelketen emaitzak:
Eskuz banakako 1. Maila:
Anartz Olano (Irurtzun) 7 / Iosu Irurita (Oberena) 18
Partidaren iraupena: 27 min. Olanok sakez 2 tanto egin zitueneta Iruritak 6. Markagailuaren gorabeherak: 1-1, 2-2, 3-4, 4-4, 6-5, 6-6, 7-14, 7-18
Eskuz banakako 2. Maila:
Oian Canabal (Oberena) 12 / F. Javier Oskoz (Oberena) 18
Iraupena 41 min. Canabalek sakez 5 tanto egin zituen eta Oskozek bakarra. Markagailua: 1-1, 2-2, 3-3, 5-7, 7-7, 9-8, 9-9, 10-12, 12-12, 12-18
Eskuz banakako 3. Maila:
Javier Bustince (Irurtzun) 18 / Unai Urio (Barañain) 9
Iraupena 39 min. Bustincek sakez 3 tanto egin zituen eta Uriok 2. Markagailuaren gorabeherak: 1-1, 2-5, 3-7, 4-8, 8-8, 10-9, 18-9
Bost eta erdiko paleta gomako 1. maila:
LOPEZ (Xabier Legarra) 20 / F. LOPEZ (David Albiasu) 25
Iraupena: 43 min. Bi pilotariek tanto bakarra egin zuten sakez. Markagailua: 0-5, 1-6, 2-7, 3-8, 4-9, 5-10, 6-11, 7-15, 8-17, 9-19, 13-20, 14-21, 19-22, 20-23, 20-25
Bost eta erdiko paleta gomako 2. maila:
LARRAINA (Juan Fdez de Arcaya) 22 / F. LOPEZ (Joseba Arizmendi) 25
Iraupena: 32 min. Fdez de Arcayak sakez tanto bat lortu zuen eta Arizmendik beste horrenbeste. Markagailuaren gorabeherak: 0-2, 2-2, 3-5, 4-9, 5-12, 7-13, 8-16, 9-17, 11-18, 16-19, 17-21, 20-21, 21-24, 22-25
Bost eta erdiko paleta gomako 3. maila:
LARRAINA (Mikel Iribarren) 25 / F. LOPEZ (Iosu Zubialde) 12
Iraupena: 15 min. Iribarrenek sakez tanto bat lortu zuen, aurkariak bakarra ere ez. Markagailuan emandako gorabeherak honakoak: 7-0, 7-1, 8-4, 9-5, 10-7, 15-8, 16-9, 17-10, 22-11, 23-12, 25-12
Inuntziagaren neskak finalean izango dira
Mikel Inuntziagaren taldeak eta Reyes Azkoitiarenak jokatuko dute beraz, abuztuaren 27an, Laboral Kutxa Udako Torneoaren final handia
Juaneneak finalerdietako ligaxkarako txartela eskuratu du
Goikoetxeari 30-24 irabazi ondoren, Endika, Urriza eta Barrenetxearekin batera jokatuko du hurrengo fasea
Hormaetxea eta Aldazabalek irabazi dute Donibane Lohitzuneko laugarren masterra
Bide batez, hastear den Grand Slam Txapelketarako sailkapena zehaztuta geratu zen