HERRI KIROLAK
Nafarroako Arpana Txapelketa mistoaren finala zehaztu da
Nafarroako arpana txapelketa mistoaren kanporaketa jokatu zuten pasa den larunbatean, dute irailaren 25ean, Berriozarren arratsaldeko 18:00etan hasita.
Hamabi bikote aritu ziren dira lehian, urriaren 9an Larraintzarren (Ultzama) jokatuko den finalarentzako jokoan zeuden lau txartelak eskuratu asmoz: Irune Biurrun (Antsoain) – Daniel Saldias (Arraiotz), Esti Gastearena – Unai Bertiz (Sunbilla), Ainhoa Iraizoz (Eltso) – Josetxo Barberena (Iraizoz), Olatz Altuna (Azkarate) – Josu Elizalde (Betelu), Sela Goñi – Jesus Goñi (Lekarotz), Uxue Rodriguez (Burlata) – Iosu Huarte (Elkarte), Lucia Etxeberria (Goizueta) – Urko De la Torre, Maider Biurrun – Aimar Paz (Antsoain), Saioa Izura – Lur Gil (Berriozar), Andrea Goñi – Iker Goldarazena (Berriozar), Nerea Huarte – Eder Goldarazena (Berriozar).
Hamabi bikote hauek hiru txandetan banaturik aritu ziren eta etzanda jarritako 45 ontzako enborrari hamar epai egin behar izan zizkioten.
Emaitzak:
Ainhoa Iraizoz (Eltso) – Josetxo Barberena (Iraizoz), 04.48
Irune Biurrun (Antsoain) – Daniel Saldias (Arraioz), 04.54
Sela Goñi – Jesus Goñi (Lekaroz), 05.05
Olatz Altuna (Azkarate) – Josu Elizalde (Betelu), 05.47
Saioa Izura – Lur Gil (Berriozar), 05.48
Esti Gastearena – Unai Bertiz (Sunbilla), 06.24
Uxue Rodriguez (Burlata) – Iosu Huarte (Elkarte), 06.47
Nerea Huarte – Eder Goldarazena (Berriozar), 07.25
Lucia Etxeberria (Goizueta) – Urko De la Torre, 08.26
Andrea Goñi – Iker Goldarazena (Berriozar), 08.38
Maider Biurrun – Aimar Paz (Antsoain), 09.35
Beraz, hauek dira finalera sailkatu diren bikoteak: Ainhoa Iraizoz (Elso) eta Josetxo Barberena (Iraizoz), Irune Biurrun (Antsoain) eta Daniel Saldias (Arraioz), Sela Goñi eta Jesus Goñi (Lekaroz) eta Olatz Altuna (Azkarate) eta Josu Elizalde (Betelu).
Esan bezala, finala Larraintzarko pilotalekuan jokatuko da urriaren 9an, larunbatean 19:00etan. Finalean hamabi epai egin beharko dizkiote etzanda jarritako 45 ontzako enborrari.
Beti Gazte eta Ibarra nagusi lehen jardunaldian
Lesakarrak, emakumezkon 240 kilokoan, eta Ibarra, gizonezkoen 320 kilokoan
Euskal Herriko 4x4ko sokatira txapelketa
Igandean Artziniegan hasi, eta abenduaren 21ean amaituko da. Guztira zazpi jardunaldi jokatuko dira
Iker Vicente txapeldun Euskal Herriko aizkolari txapelketan
Iker Vicente Otsagabiako aizkolaria suertatu da txapeldun lehenengo aldiz Gasteizen jokatu den Euskal Herriko aizkolari txapelketan.