EUSKAL PILOTA
Nafarroa Foru Komunitatea txapelketa azken txanpan sartu da
Argazkiak: emakumemastercup.eus
Nafarroako Foru Komunitateko Torneoa erreferentzia bihurtzen ari da emakumezkoen pilotaren udaberriko egutegiaren barruan, eta eskuari dagokionez, pasa den apirilaren 24an, hasiera eman zitzaion txapelketari Antsoainen, dagoeneko azken txanpan sartu delarik.
Asteburu honetan Atarrabian jokatutako emakumezkoen eskupilota jardunaldi bikoitzak kategoria bakoitzeko espezialista onenek Orkoien eta Navarra Arenako final handietarako osatu beharko duten ibilbide-orria zehazteko balio izan zuen. Era berean, Nafarroako Foru Komunitatea txapelketaren bi aldeak erakutsi zituen, bata lehiakorragoa, jokoan asko zuten kalitatezko partidekin eta beste bat ludikoagoa eta emakumezkoen kirolari ikusgarritasuna ematekoa, jaietan zen herri bateko giro bikainean murgildu zen pilotaleku batean.
Kirol arloan, Atarrabitik irten zen maiatzaren 22an Orkoien jokatzekoa den pilota goxoko gazteen finaleko lehen bikote finalista, Kattin Madariaga-Nahia Bertiz. Bere aurkariak egun bat lehenago, Vianan, Natale Aranburu-Uxue Gomezek Leire Arribas Maria Isabel Garcia kataluniarren aurka jokatuko duten finalerditik irtengo dira.
Pilota goxoko nagusien finala ere zehaztu zen Atarrabian eta Miren Olondo-Amaia Zarrabeitiak Sonia Iris-Jone Mateoren aurka jokatuko dute txapelen bila Orkoienen maiatzaren 22an, eguerdian.
Gazteen arteko pilota mistoko finalerdiak Viana eta Lizarra artean banatuko dira. Aizane Ibarrolak Leire Galeanoren aurka jokatuko du Vianan hilaren 21ean eta Goiuri Zabaletak Leire Oskozen aurka hilaren 25ean Lizarran.
Jaialdi horietan eliteko finalistak ere definituko dira, maila goreneko bi partidarekin. 21ean, Vianan, Barrokal-Mendizabal eta Larrarte-Erasun izango dira nor baino nor Nafarroa Arenako azken txartela lortzeko lehian, eta 25ean, Lizarran, Arrizabalaga-Zabala eta Aldai-Mendiburu.
Esku-huskako txapelketa bukatu ondoren, paleta gomazko txapelketa hasiko da, ekainaren 11n Lekunberrin finalerdiak lehiatuko direlarik eta ekainaren 19an berriz, Altsasun, finalen txanda izango delarik, Burunda frontoi birmoldatuan.
Nafarroako Foru Erkidegoa Txapelketako eskuzko kanporaketak jokatu dira
Mendabian eta Lodosan jokatu zituzten asteburuan lehen kanporaketak
Loitegi eta Goikoetxea nagusi Oriamendi Eskolako txapelketan
Finalean 40-31 garaitu zituzten Irazu eta Murgiondo eta merezimendu osoz irabazi dute txapela
Iparraldeko zesta-puntako udako egutegia zehaztu dute
Donibane Lohizune eta Miarritzeko pilotalekuetaz aparte Pauekoetan ere jokatuko dira hainbat txapelketa