HERRI KIROLAK/AIZKORA
Mugertza eta Gabirondo, Binakako Aizkora txapelketako finalera
Gizonezkoen Urrezko Binakako Aizkolari Txapelketako eta Emakumezkoen Binakako Aizkolari Txapelketako kanporaketak jokatu zituzten igande honetan Urnietan, ekitaldi berean, harri altxatze txapelketak ere egin zituztelarik.
Gizonezkoen XXII. Urrezko Binakako Aizkolari Txapelketa (Eusko Label Saria)
Gizonezkoetan, finaleko laugarren bikotearentzako txartela zegoen jokoan, honako bikoteak aritu zirelarik horren bila: Jon Rekondo eta Ibai Soroa; Eneko Saralegi eta Txomin Amundarain eta Ugaitz Mugertza II.a eta Julen Gabirondo.
Dagoeneko finaleko beste hiru bikoteak ezagunak dira: Joxean Etxeberria eta Patxi Mindegia; Julen Alberdi Txikia IV.a eta Suharri Rodriguez; eta Hodei Ezpeleta eta Jokin Urretabizkaia Basozabal.
Azkenean, Mugertza eta Gabirondo sailkatu ziren finalerako, 23 minutu eta 44 segundotan lanak amaituta. Rekondo eta Soroak 24 minutu eta 20 segundoko denbora egin zuten eta Saralegi eta Amundarainek berriz, 26 minutu eta 29 segundokoa.
2022 Urrezko Binakako Aizkolari Txapelketa, finalaurrea
Ugaitz Mugertza II.a eta Julen Gabirondo, 23 minutu eta 44 segundo: erloju kontra 1´06´´ eta 49´´, zutik 2´09´´, abiadura 4´38´´, zutik/etzanda 2´49´´, azken proba 12´13´´.
Jon Rekondo eta Ibai Soroa, 24 minutu eta 20 segundo: erloju kontra 58´´ eta 1´10´´, zutik 2´18´´, abiadura 4´24´´, zutik/etzanda 2´48´´, azken proba 12´42´´.
Eneko Saralegi eta Txomin Amundarain, 26 minutu eta 29 segundo: erloju kontra 1´03´´eta 55´´, zutik 2´12´´, abiadura 5´04´´, zutik/etzanda 2´56´´, azken proba 14´19´´.
Emakumezkoen Binakako Aizkolari Txapelketa
Emakumezkoetan, Nerea Sorondo-Nerea Arruti, Laiene Pikabea-Irati Astondoa eta Maika Ariztegi-Claudia Muñoz bikoteek neurtu zituzten indarrak. Nerea Sorondo eta Nerea Arruti (13 minutu eta 23 segundo) zein Laiene Pikabea eta Irati Astondoa (15 minutu eta 38 segundo) sailkatu ziren finalera, eta Ariztegi eta Muñozek berriz ezin izan zituzten lanak amaitu.
Zortzi Arroako Hiru Harri txapelketako seigarren jardunaldian berriz, Beñat Telleria eta Manex Zubizarreta aritu ziren lanean ehun kiloko hiru harrirekin, zilindro zaharra, kubikoa eta borobila, bina minutuko txandetan. Telleriak 67 jasoaldi egin zituen (28 zilindroari, 18 kubikoari eta 21 bolari) eta Zubizarretak 37 (17 zilindroari, 9 kubikoari eta 11 bolari).
Emakumezkoen harri-jasotze txapelketaren goi mailan Marina Blancok 29 altxaldi burutu zituen (14 zilindroari, 4 kubikoari eta 11 bolari), eta gazte mailan Aroa Sanchezek erretiratu egin zen bolarekin lanean ari zelarik.
Saioari amaiera emateko, trontza mistoan aritu ziren Garbiñe Lopez de Uralde-Jon Lapazaran (9 minutu eta 22 segundo) eta Maria Iraizoz-Josetxo Barberena (10 minutu eta 15 segundo) bikoteak.
Julen Alberdi-Suharri Rodriguez eta Nerea Sorondo-Nerea Arruti, aizkora txapeldunak
Egur Sportek antolatutako herri kirol txapelketen finalak lehiatu ziren Izarraitz pilotalekuan igande honetan
Amaitu da Euskal Herriko goma gaineko sokatira txapelketa
Jokoan zeuden azken bi txapelak ere Beti Gazteko lesakarrek jantzi dituzte
Ibarrak irabazi du Euskal Herriko sokatira txapelketa mistoa
Atzetik Beti Gazte, Gaztedi, Berriozar, Txantrea, Amaiur, Abadiño A, Abadiño B eta Antsoain sailkatu dira